Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > Teresa Aranguren: «Inpunitateak krimena iraunarazten du, horixe da Shereen Abu Aklehren erailketa eta palestinarren aurkako eguneroko ankerkeria ulertzeko gakoetako bat»
Uhintifada: Teresa Aranguren: «Inpunitateak krimena iraunarazten du, horixe da Shereen Abu Aklehren erailketa eta palestinarren aurkako eguneroko ankerkeria ulertzeko gakoetako bat»
23 maiatza, 2022UhintifadaIruzkinak desaktibatuta daude Teresa Aranguren: «Inpunitateak krimena iraunarazten du, horixe da Shereen Abu Aklehren erailketa eta palestinarren aurkako eguneroko ankerkeria ulertzeko gakoetako bat» sarreran
Uhintifada 432. Iragan maiatzaren 11n Israelgo okupazio armadak berariaz erail zuen Shereen Abu Akleh kazetari palestinar ezaguna, Jeningo (Zisjordania) eskualdeko errefuxiatuen kanpamendu batean okupazio indarren eraso baten berri ematen ari zela, eta bere kazetari-ekipazioaz jantzirik eta identifikatzeko moduan zegoela. Abu Aklehren kasua ez da lehenengoa, eta tamalez, ez da azkena izango; izan ere; asko dira beren jardun profesionala burutzen ari zirela Israelgo erregimenaren indarrek erail dituzten kazetari palestinarrak. Baina oraingo honetan, hilketa honek bereziki astindu du Palestinako eta mundu osoko iritzi publikoa; Abu Aklehk hogei urtetik gora baitzeramatzan Al Jazzeran, mundu arabiarreko itzal handieneko telbistetako batean, korrespontsal lanetan; eta ondorioz, oso ezaguna baitzen. Gainera, okupazio indarrek kazetariaren hileta erasotuz eta hainbat senitarteko atxilotuz erakutsi duen ankerkeriak ere berezia egiten du afera hau.
Iragan maiatzaren 11n Israelgo okupazio armadak berariaz erail zuen Shereen Abu Akleh kazetari palestinar ezaguna, Jeningo (Zisjordania) eskualdeko errefuxiatuen kanpamendu batean okupazio indarren eraso baten berri ematen ari zela, eta bere kazetari-ekipazioaz jantzirik eta identifikatzeko moduan zegoela. Abu Aklehren kasua ez da lehenengoa, eta tamalez, ez da azkena izango; izan ere; asko dira beren jardun profesionala burutzen ari zirela Israelgo erregimenaren indarrek erail dituzten kazetari palestinarrak. Baina oraingo honetan, hilketa honek bereziki astindu du Palestinako eta mundu osoko iritzi publikoa; Abu Aklehk hogei urtetik gora baitzeramatzan Al Jazzeran, mundu arabiarreko itzal handieneko telbistetako batean, korrespontsal lanetan; eta ondorioz, oso ezaguna baitzen. Gainera, okupazio indarrek kazetariaren hileta erasotuz eta hainbat senitarteko atxilotuz erakutsi duen ankerkeriak ere berezia egiten du afera hau.
Gertaera kriminal honen inguruan , eta oro har, Palestinan diharduten kazetarien baldintzen inguruan solasteko Teresa Aranguren izan dugu solaskide aste honetako atalean. Arangurenek ibilbide luzeko eskarmentu profesionala dauka Ekialde Hurbilean kazetari lanetan, eta erreferente bat da munduko eskualde horretako informazioari dagokionean. 1981ean hasi zen Libanoren kontrako inbasio israeldarraren berri ematen Mundo Obrero aldizkarian, eta geroztik, azken hamarkadetako eskualde hartako gatazka armatu guztietan ibili da zenbait hedabidetako korrespontsal lanetan. Bere jardunean Shereen Abu Aklehren erailketaren inguruko xehetasunak kontatu dizkigu, izan ere, haren esanetan, pertsonalki ezagutu zuen hildakoa lekuko ezerosoa bilakatua zen Israelentzat. Salatu du Israelgo erregimenak, erabateko inpunitatez, Palestinako populazioaren aurkako ankerkeria darabilela, eta haren ustez, horixe da Abu Aklehren erailketa eta, oro har, palestinarren aurkako krudelkeria ulertzeko gakoetako bat. Haren esanetan, Nazioarteko Zuzenbideak tresna baliagarria eta beharrezkoa izan beharko luke Israelgo erregimena zigortzeko, baina gaur egun boterearen mesederako tresna bilakatzerainoko dregradazioa pairatu du. Bestalde, desberdindu nahi izan du kazetari palestinar eta Palestinan diharduten nazioartekoen artean. Lehenengoek heriotza arrisku erreal bati egin behar izaten diote aurre bere jardun profesionalean; besteek, heriotza arrisku errealean izan gabe ere, euren burua autozentsuratu edota diskurtsoa modalizatu egin behar izaten dute Israelgo erregimenak lanean utz diezaien. Haren ustez, bereizketa hau guztiz arrazista eta koloniala da, izan ere, palestinar baten bizitzak europear edo estatubatuar batena baino askoz oihartzun txikiagoa izaten du. Nolanahi ere, uste du Israelgo armadak Abu Aklehren hiltetan eta zerraldoaren beraren kontra baliatu duen ankerkeria ordainduko duela, hori oso kontu sakratua delako munduko edozein kulturatan. Kritikatu du, halaber, mendebaldean itsukeria intelektuala pairatzen dugula, eta horregatik ezin dugula ikusi Palestinako populazioak duela hamarkadetatik pairatzen duen zitalkeriaren benetako dimentsioa. Era berean, kritikatu du prentsako hedabide hegemonikoeen bidez Palestinatik iristen zaigun informazioa, eta hedabide horietan erabiltzen duten kazetaritza-hizkerak okupazioa normalizatzeko helburu planifikatua duela. Azkenik, balioetsi nahi izan du herri palestinarrak irauteko duen gaitasuna, kontaketa ofizialak palestinarrei gizatasuna ukatzeko xedea badu ere.
Uhintifada: Teresa Aranguren: «Inpunitateak krimena iraunarazten du, horixe da Shereen Abu Aklehren erailketa eta palestinarren aurkako eguneroko ankerkeria ulertzeko gakoetako bat»
??:??:??
6 03
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.