A desalambrar: O-22 Brigadak bueltan!
“35 urtez udagorritzen” horra hor Askapenak bere brigada kanpainareko aukeratutako leloa. Aurtengo brigaden nondik norakoak jakiteko gera zaitezte gurekin ta entzun gaurko elkarrizketan Askapenako kidea den Ester Muñozek azaltzeko dituenak. Abestiaren erradiografian aurkezpenik behar ez duen “Internazionala”ren bertsio rockeroa dakarkigu Renek. Kantua ezagutzen ez baduzu, behar gaituzu. Kantua ezagutzen baduzu, merezi gaituzu. Kolaborazioan, 2021ean Indian gertatutako nekazarien matxinada eta hauen garaipenei buruz barba egitera gerturatuko zaigu gaur Tamara. Bukatzeko hausnarketarako tartea ere eskeiniko digu gaurko Hitzak tartetxoak. Indarkeriaz, bakezaletasunaz eta bion arteko erabilera politikoaz ezin finago aritu baitzen, beti bezala, Clara Zetkin, orain dela mende borobil bat hain zuzen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!