Kontrapas: 10.Lagina // Heparina Sessions Vol. 1
Kontrapas irratsaioaren 10.edizioan 70. hamarkadan Fela Kuti bezalako artistek Jazz, yoruba musika, highlife eta funk bezalako generoak elkartuz sortutako Afrobeat generoa hizpide izango dugu. Horretarako Fela Kutiren abesti bilduma aitzaki moduan hartuta, munduan zehar gure belarriak soinu eta ritmo dantzagarriez betetzen diguten talde batzuk entzungo ditugu gaurkoan. Bukatzeko gure gomendio pertsonala ekarriko dizuet.
10. programa honetan aukeratutako binilo/sintonia hurrengokoa izan da:
Fela Kuti ++ The Best Best of Fela Kuti (1999).
Behin erritmoa hartu dugula, munduan zehar Afrobeat soinua eramaten duten hainbat talde entzungo ditugu.
TRAKLIST
Antibala ++ Him belly no go sweet / Antibalas (2012)
Fanga ++ Crache La Douleur / Contemporary Afro Beat (2012)
IFÁ Afrobeat & Okwei V Odili ++ Afrofunk Revolution / IFÁ Afrobeat & Okwei V Odili (2015)
Newen Afrobeat feat. Seun Kuti & Cheick Tidiane Seck ++ Opposite People (2017)
Bukatzeko astero moduan irratsaioaren gomendio pertsonala izan dugu:
Makulu Ken ++ Euskalafrobeat / Kalè Kalè(2015)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!