Gasteizko Udaltzaingoak taser pistolak erabili ahal izango ditu hemendik aurrera
Guztira 81.659 euro gastatu ditu Gasteizko Udalak zazpi taser pistolatan. Udaltzainak “berehala” hasi ahal izango dira arma horiek erabiltzen, urte honen amaieran edo datorren urtearen hasieran.
Gasteizko udaltzaingoak hemendik aurrera taser pistolak erabili ahal izango ditu. Udala duela bi urte hasi zen arma horiek erosten, guztira zazpi, eta orain arte Agirrelandako komisaldegian egon dira gordeta. Segurtasuneko zinegotzi César Fernández de Landak (EAJ) atzo jakinarazi zuenez, udaltzainak “berehala” hasi ahal izango dira arma horiek erabiltzen, urte honen amaieran edo datorren urtearen hasieran. Taser pistolen inplementazioa Erne sindikatu polizialaren eta CCOOren presioaren ondoren etorri da.
Guztira, Gasteizko Udaltzaingoak 81.659 euro gastatu ditu zazpi taser pistolatan, eta aurrerantzean mota horretako arma gehiago erosiko dituztela adierazi du Fernadez de Landak. Taserrek 50.000 voltiorainoko deskarga elektrikoak eragiten dituzte, eta fabrikatzaileek arma hilgarriak ez direla esan arren, kontrakoa frogatzen duten hainbat kasu daude. Joan den ekainean, Santurtziko Poliziak Ander Saenz gaztea hil zuen, atxiloketa oso bortitz batean taser pistolarekin hainbat deskarga elektriko eman ondoren. Astigarragan ere, 2024ko otsailean Ertzaintzak gizon bat erail zuen, eta autopsiak agerian utzi zuen, beste lesio batzuen artean, taser pistola batek eragindako erredurak ere bazituela.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
