Elkarrizketa | Labetik Atera Berri jaialdia
Gasteizko Gaztetxeak Labetik Atera Berri jaialdia aurkeztuko du larunbat honetan. Jaialdiak zirkuito handietatik kanpo geratzen diren taldeei ahotsa ematea du helburu, eta horrela, eszena komertzialak sortzen duen despolitizazio eta epelkeriaren aurrean oholtza borrokarako espazioa bilakatzea.
Zer da Labetik Atera Berri jaialdia?
Labetik Atera Berri Gazteizko Gaztetxetik sortu dugun jaialdi berria da. Bertan oholtzara ekarri nahi ditugu inguruan euki ditzakegun talde berriak, zirkuito handietatik kanpo geratzen direnak. Jarri dugun irizpidea da, malgua izan arren, diskorik ez izatea edo diskoa aurkezten egotea. Asmoa da hemendik aurrera edizio gehiago egitea. Lehengoa larunbat honetan izango da, azaroak 28an, eta Gasteizko lau talde izango ditugu oholtzan.
Zergatik antolatu duzue musika talde hasiberrientzat “soilik” zuzendutako jaialdi bat?
Uste dugu beharrezkoa dela espazio hauek sortzea. Azken urteetan oso abiadura handian ikusten ari gara Euskal Herrian ere makrojaialdiak eta musika industria mainstream-a asko zabaltzen ari direla. Horren atzetik datorrena da talde txikiek geroz eta zailtasun gehiago dituztela aurrera egin eta toki bat topatzeko, ez bada, loteria tokatu eta Gaztea Irratiak altaboza ematen dizula. Eta aldi berean, gure gaztetxearen jardunean geroz eta zailtasun gehiago ditugu zirkuito alternatiboari eutsi eta zabaltzeko. Aurreko urteko Elorrioko gaztetxeen topaketetan ere argi ikusi genuen gaztetxe ia guztiek dituztela zailtasun berdinak. Jaialdi honekin ekarpen txiki bat egin nahi diogu, alde batetik, eszena lokala sustatzeari, eta bestetik, gaztetxeen zirukuitoa indartzeari, Gasteiztik hasita.
Zein da Euskal Herriko musika eszenaren egungo egoera? Eta non koka ditzakegu gaztetxeak bertan?
Jakina da Euskal Herrian musika eszena politizatu bat existitu bada, hein handi batean, gaztetxeen bueltan sortutako zirkuitoari esker izan dela. Eta gaur egun ere, zailtasunak zailtasun, asko dira hor dabiltzanak, esate baterako, Ondarruko Gaztetxeko Betepaeta, Aurka kolektiboa, edo herriz herri kontzertuak antolatzen dituzten gaztetxe eta espazio autogestionatu guztiak. Gu ere saiatzen gara asteburuz asteburu gure aletxoa jartzen, eta jaialdi hau beste ekarpen bat gehiago egitera dator.
Ez gara gai gaur egungo eszenaren analisi konplejo bat egiteko, baina ikusten dugu gure esperientziatik, lehen esan bezala, eszena mainstream-a despolitizazioa, epelkeria eta diru gosea gailentzea eragiten ari dela. Honen aurrean uste dugu aldarrikatu behar dela gaztetxeak indartzea, entzuleengan ohitura berriak sustatuz eta oholtza ere borrokarako tokia izatea.
Nolakoa izan da jaialdia sortzeko prozesua?
Jaialdi honekin bilatu dugu kontzertuaren egunaz haratago taldekideak inplikatzea antolakuntza prozesuan. Hau aitzakia bat da, era berean, taldekideen artean saretu, esperientziak partekatu eta musika eta politikari buruz hausnartzeko denon artean.
Hori da. Aurreko batean parte hartuko duten musikari gazteekin batu ginen gaztetxean, eta tarte polita sortu zen ideiak partekatu eta hemen hitz egiten ari garen gaiak jorratzeko.
Gaztetxeen kontrako ofentsiba areagotu da azken aldian. Zer ekarpen egion diezaioke musika eszena gaztetxeroak gaztetxeen aldeko borrokari?
Argi dago musikak ahalmen handia duela jendea batu, komunitatea sortu eta ideiak zabaltzeko. Bide horretan, gaztetxeei lotua dagoen eszena indartsu bat izatea berme on bat da gazteen eta ez hain gazteen artean borroka eta antolakuntza zabaldu eta gune autogestionatuetara hurbiltzeko, besteak beste.
Zer aurkituko du jendeak LABeko lehenengo edizio honetan?
Larunbat honetan, azaroak 28, 19:00etan hasiko da jaialdia. Bertan lau kontzertu izango ditugu: 5 axola, Pluk, Aldaia Ñarrein eta Makriba; azken hau diska aurkezten. Denak dira Gasteiz edo inguruko herrietako gazteek osatutako taldeak. Asmoa giro hurbila sortzea da, poliki poliki jendeari gaztetxera etortzeko ohitura sortzea. Eta bereziki, izan dadila espazio bat talde berriak deskubritu, ondo pasatu, eta musikaren bidez ere aldarriak zabaltzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
