Eusko Jaurlaritzaren Gogora Institutuak Falangeren aurkako espedientea artxibatu du
Gogorak Falange Española erakundearen aurkako zehapen-espedientea artxibatu du, prozedura amaitzeko legezko sei hilabeteko epea igaro delako ebazpena jakinarazi gabe. Honen aurrean hamalau memoria erakundek haserrea plazaratu dute eta errekurtsoa aurkeztuko dutela iragarri dute.
Espedientea Gasteizen 2025eko urriaren 12an Falangek egindako kontzentrazioaren inguruan hasi zen. Hamalau memoria-erakundek salatu zuten ekitaldian “leloek, sinboloek eta keinuek, frankismoa goratzen zutela eta haren biktimak umiliatzen zituztela”. Alberto Alonso Gogorako zuzendariak sinatutako erabakiak prozedura iraungitzat jotzen du, baina ez du salatutako gertakarien inguruko erabakirik hartu eta ez du santziorik jarri.
Memoria-erakundeek eta Giza Eskubideen Behatokiak gogor kritikatu dute erabakia. Azaldu dutenez, Falangek prozedura atzeratzeko hainbat eskaera egin zituen eta Gogorak ez zuen prozedura behar bezala kudeatu. Horregatik, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuko dutela iragarri dute, Gogorak erabakia berrikusi eta Falangeren aurkako espedientearekin jarrai dezan eskatzeko. Oraingoz espedientea artxibatuta dago, baina salatzaileek ez dute kasua amaitutzat ematen.
Giza Eskubideen Behatokitik azaldu dute etsituta daudela eta ulergaitza iruditzen zaie Eusko Jaurlaritzak “egindako utzikeriaren neurria”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
