Bertsolari Txapelketa Nagusia Gasteizera iritsiko da larunbatean
Mendizorrotza kiroldegiak 2026ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko seigarren finalaurrekoa hartuko du larunbatean, 17:00etan. Hala Bedik zuzeneko emisioa egingo du Bertxoko irratsaioaren eskutik.
Bi hilabetez Euskal Herriko zenbait txoko doinuz bete ostean, larunbatean Gasteizera dator 2026ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. 17:00etan hasita Mendizorrotza kiroldegian jokatuko da 2026ko seigarren finalaurrekoa eta hau da bertan kantuan arituko den seikotea.
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Ane Labaka Mayoz
- Beñat Gaztelumendi Arandia
- Maddi Ane Txoperena Iribarren
- Nerea Ibarzabal Salegi
- Sustrai Colina Acordarrementeria
Bertsolari hauekin batera, Lierni Altuna Ugarte aramaioarra izango da oholtza gainean gai jartzaile lanetan.
Larunbateko saioa amaituta, abenduaren 5ean Bilboko finalaurrekoko emaitzen zai geratuko gara abenduak 20ko Iruñako finalean bertsotan arituko den zortzikotea ezagutzeko. Honetan, aurreko txapelketan garaile izan zen Maialen Lujanbiorekin batera, finalaurrekoetan lehiatzen ari diren eta puntuazioaren arabera erabakitako beste zazpi bertsolari izango dira Nafarroa Arenan.
Hala Bedik zuzeneko emisioa egingo du Bertxoko irratsaioaren eskutik, 16:00etatik aurrera. Saioa 107.4 frekuentzian eta streaming bidez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
