Uhintifada : Uhintifada 377: Axier A de Eulate: «CAFek, bere irudia zuritu nahi duenean, Diario Vasco-ra deitu eta publi-erreportaia egiten diete. Horixe da Goierriko jende askok duen bertsio bakarra»
Datorren ekainaren 13an CAF enpresak urteroko akziodunen batzar nagusia egingo du eta bertan gai mamitsu bat izango dute gai ordenean: Konpainiak, Shapir enpresa israeldarrarekin batera, Jerusalemgo tranbiaren bigarren linea eraikitzeko burutuko duen proiektu ilegala. Hori dela eta, aurreko asteotan afera honetan zer esana duten nazioarteko adituen testigantzak jaso ditugu Uhintifadako mikrofonootan.
