Ikasleak esperimentu bezala erabili izana salatu zuten larunbatean
Elkarretaratzea deitu zuen Ikasle Abertzaleak antolakundeak Hezkuntza Delegaritzaren aurrean. “Burgesiak hezkuntzan krisi kapitalistaren testuinguruan abiarazi duen ofentsiba eta esperimentu-froga” salatzeko elkartu zirela azaldu zuten.