George Floyden oroimenez, Gasteiz arrazakeriaren kontra

Igandean, dozenaka lagunek arrazakeriaren aurkako protesta egin zuten Andre Maria Zuriaren plazan egindako elkarretaratze jendetsuan, eta George Floyd gogoratu zuten.

Segurtasun neurriak ezarriz eta elkar zainduz ospatu zituzten Errekaleorreko jai herrikoiak

Covid-19ak ez zituen Errekaleorreko jai herrikoiak gelditu. “Sumisioaren birusari aurre egin” eta kaleak berreskuratzera bidean urrats berri bat eman zuten atzo. Segurtasun neurriak ezarrita egun osoko egitaraua antolatu zuten.

Udalari bilera urgente bat exijitu diote Kutxiko taskeroek, “babesgabe eta abandonaturik” sentitzen dira

Covid-19aren hedapenaren aurrean martxoaren 13an erabaki zuten Kutxi kaleko taskeroek lokalak ixtea, gobernu desberdinen erabakiei aurrea hartuz. Hiru hilabeteren ostean agerraldia egin dute egun bizi duten egoera larria azaltzeko. Abandonaturik sentitzen dira udalaren partetik.

“Halabelarriak aurrera egiteko” la nueva campaña de Hala Bedi

Hala Bedi, el medio de comunicación libre de Araba ha puesto en marcha una nueva campaña para buscar socias y hacer frente a las perdidas económicas producidas por el Covid-19. Ademas de hacerse Halabelarri habrá opción para recibir aportaciones económicas puntuales.

Bueltan dira “Martxoak 3” elkarteak Gasteizko langile-memoria ezagutzeko antolatutako bisita gidatuak

Gasteizko langile-memoria ezagutzeko bisita gidatuei ekin diete berriz ere Martxoak 3 elkarteko kideek. Osasun-krisiari egokitutako neurriak direla eta ibilbidean aldaketak egin behar izan dituzte eta bisitak ezingo dira San Frantzizko eliza barruan elkarteak duen espazioan amaitu.

“Kulturak bakarrik salba dezake herria”, streaming bidezko kontzertu sorta Jimmy Jazz aretoan

Agerraldia eskaini du gaur Jimmy Jazz aretoko lantaldeak zenbait musikarirekin eta Hala Bedirekin batera. Krisiak gogor kolpatu ditu kultura alorreko sektoreak eta, egoerari buelta emateko helburuarekin, streaming bidezko kontzertu sorta iragarri dute. EHan sortua jaialdaik irekiko du larunbat honetan kontzertuen egutegi berezi hau. Ekainaren 14an Izaki Gardenak taldea arituko da eta 18an, berriz, The Dealers eta Red Iron Squad.

Datorren urteko maiatzean ospatuko dute Mamarru Fest festibala

Maiatzaren 8, 9 eta 10ean ospatu behar zen Mamaru Fest-a Errekaleor Auzo Askean. Covid-19ak sortutako egoerak, ordea, urte bete atzeratu du “identitate disidenteen” festibala, 2021eko maiatzean izango baita.

Gehiengo sindikalak Bastidan egindako elkarretaratzean salatu du azken lan heriotza

Elkarretaratzea egin du Euskal Herriko gehiengo sindikalak Bastidako plazan astelehenean Urizaharran hildako abeltzainaren lan istripua salatzeko. Gutxienez 34 dira aurten lan istripuetan hildako beharginak.

Egoitza pribatuetako langileak kalera itzuli dira, bidezko hitzarmenaren alde

Hiru hilabetez koronabirusaren aurka lantokiz lantoki borrokatu ostean, Probintzia plazara itzuli ziren atzo Arabako egoitza pribatuetako langileak, lan baldintza duinen alde, eta sektoreko hitzarmena negozia dadila exijitzeko.

“Halabelarriak aurrera egiteko”, Hala Bediren bazkide kanpaina abian

Hala Bedik, Arabako Komunikabide Libreak, bazkide kanpaina berria jarri du martxan Covid-19ak sortutako egoerak eragidako kalte ekonomikoei aurre egiteko. Halabelarri izateaz gain ekarpen ekonomiko puntualak egiteko aukera ere zabalik egongo da, Hala Bediren komunitatea eta babes sarea indartuz.

Asociacones de Alde Zaharra denuncian las graves vulneraciones de derechos básicos que están sufriendo vecinas de Gasteiz

Varias asociaciones de Alde Zaharra han comparecido para denunciar que numerosas famílias estan siendo dejadas atras por el Ayuntamiento de Gasteiz. Animan ha denunciar públicamente las graves vulneraciones de derechos básicos que sufren muchas vecinas de la ciudad.

Abeltzain bat hil zen atzo Urizaharran gertatutako lan istiripuan

66 urteko abeltzain batek bizia galdu zuen atzo traktorearekin lanean ari zela. Dagoeneko 34 langile dira, gutxienez, urtea hasi zenetik lan istirpuetan hildakoak. LAB sindikatuak abeltzaintzako lan-baldintzak hobetzeko neurriak eskatu dizkie administrazioei

Baterak “telefonoa eskegi” eta elkarzaintza saretzen jarraitzeko deia egin du

“Batera Zaindu” zaintza sare herritarrerako egitasmoa bukatutzat eman zuten aurreko larunbatean, baina hilabete hauetan sortutako sareak mantentzeko, auzoak eta komunitateak indartzeko eta elkarzaintza ehuntzen jarraitzeko deia luzatu dute. Jone Zufiaur eta Maialen Uribe Baterako kideek, egitasmoaren nondik norakoak eta ibilbidea baloratu dute.

Euskal Preso Politikoen etxeratzea aldarrikatu zuten, beste ostiral batez, Arabako plazetatik

Etxeratek hilabeteko azken ostiraletan egiten dituen Euskal Preso Politikoen etxeratzearen aldeko elkarretaratzeak deitu ditu berriz bi hilabetez ekimena bertan behera egon ostean. Ehunka lagunek bete zituzten Arabako plazak iragan ostiralean, maiatzak 29. Euskal Preso Politikoek 75 egunetik gora daramate bisitarik jaso gabe, ohiko komunikazioen berehalako berresartzea exijitu zuten.

Archives by Month:

Archives by Subject: