• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Protesta egin du Araba Bizirik! plataformak zinegotzien mugarrien martxan

Protesta egin du Araba Bizirik! plataformak zinegotzien mugarrien martxan

 13 iraila, 2021  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Protesta egin du Araba Bizirik! plataformak zinegotzien mugarrien martxan sarreran

Araba Bizirik! kolektiboa zinegotzien mugarrien martxan izan da azken urteetan multinazionalek, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Arabako lurretan egin dituzten makroproiektu industrialak salatzeko.

Protesta egin du Araba Bizirik! plataformak zinegotzien mugarrien martxan

Urtero egin ohi dute Gasteizko Udaleko zinegotziek mugarrien martxa, Gasteiz inguratzen duten mugarrien arteko ibilbidea. Araba Bizirik! plataformako kideek ekitaldia baliatu dute bertaratu haien salaketa eta aldarrikapenak entzunarazteko.

Izan ere, kolektiboak salatzen duenez, Arabako lurra arriskuan dago industria makroproiektuen eraginez eta, besteak beste, «abian dauden proiektuak gelditzea» eta «landa eta natura inguruneak babestea» eskatzen dute.

Proiektu horiek “Araban gordetzen dugun altxor itzela erahiltzea suposatuko lukete” eta, horregatik, beharrezkotzat dute “naturgune eta landa eremuko bizimodua defendatzea”, “gure kultur nortasunaren ondare ukiezin eta bizitzaren sostengu baitira”, “gure gizarte osasunerako ezinbestekoa dena, eta funtsezko ondasun komuna etorkizuneko belaunaldientzat”.

Makroproiektu industrialak Araban

Azken urteetan, industria makroproiektuak tarteko, Arabako landa eremua eta ingurune naturala etengabeko erasoak jasaten ari dela salatu dute:

  • Zentral eolikoak mendietan. Mendiak zatitu eta industrializatzeak bertako ekosistema eta bioaniztasuna kaltetuko luke. Ekosistema horien balioa ingurumen-eragile ugarik azpimarratu dute eta Foru Aldundiak berak, Mugarri Planarekin, baztertu zuen ustez eremu menditsuetan horrelako azpiegiturak jartzea.
  • Megaparke fotovoltaikoak balio agrologiko handiko lurretan. Lekuko nekazaritza eta abeltzaintza arriskuan jartzen du megaparke fotovoltaikoak proiektatu dituzten lurretan eraikitzeak.
  • Nekazaritza ekoizpen industriala eta intentsiboa areagotzea, elikadura sistema jasangarrien aldeko irizpide ororen aurka eginez.
  • AHT-ak soilik erabiliko duen trenbide plataforma berriaren eraikuntza, egungo trenbidearekiko paralelo doana eta kalte natural, sozial eta ekonomiko neurrigabea dakarrena.

Urriaren 23ko manifestazioa

Gauzak horrela, urriaren 23an Gasteizen egingo den manifestaziora bertaratzeko deia luzatu nahi izan dute, “lurraren defentsan indarrak batzeko”.

Manifestazioa Araba Bizirik! osatzen duten kolektiboen iragarri zuten uztailean: AHT-rik EZ!, Arabako Mendiak Aske, Elikadura Iraunkorraren Aldeko Mugimendua eta Proiektu Honi Ez! plataformek, hain zuzen.

Urriaren 23an izango da, arratsaldeko 18:30etan, Bilbo plazatik abiatuta.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
  • Makroproiektu industrialen aurka Arabako lurra defendatzeko manifestazioa deitu dute Gasteizen urriaren 23an
  • Valen Arteaga (Araba Bizirik): "Arabako lurra arriskuan dago megaproiektu industrialen eraginez"
Edit
← Xabi Losada (Kontseilu Sozialista): “Antolakuntzaren bitartez espazioa berreskuratu dugu, erdigunean erabilera jarrita eta ez etekina”
Manifestazio jendetsua egin zen atzo Gasteizen, Laboral Kutxari Zentro Sozialistaren desalojoa gelditzea eskatzeko →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT