Zapatisten etorrera antolatzeko asanblada irekia egingo da Gasteizko Gaztetxean
Asteazkenean, Irailak 22, arratsaldeko 7retan, Gaztetxean.
Oztopo asko izan badituzte ere, Zapatisten espedizioa heldu da jadanik Europara. Vienara heldu ziren duela gutxi, eta Europatik bueltaka ibiliko dira, Euskal Herria barne. Bira Zapatistak Euskal Herrian egingo duen egonaldia antolatzen dabil taldetxo bat, baina parte hartu nahi duten kolektibo zein norbanakoak batzeko deia egin dute.
Horretarako, asanblada irekia antolatu dute Gasteizko Gaztetxean asteazken honetarako. Irailaren 22an, 19.00tan, Gaztetxean elkartuko dira Zapatisten etorrera antolatzen lagundu nahi duten guztiak. Mirari Ullibarri da antolatzaileetako bat, eta Hizpidean izan dugu bera gaur, Zapatisten bidaiatzeko gorabeherez hizketan eta asanbladara gerturatzeko dei eginez.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
