• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Egilea: A desalambrar
No Tweets by @adesalambrar

A desalambrar : M-28 Brasil, herri bat uholdeen aurka

 4 ekaina, 2024  Iruzkinak desaktibatuta daude M-28 Brasil, herri bat uholdeen aurka sarreran
M-28 Brasil, herri bat uholdeen aurka

Apirila amaiera eta maiatza hasiera bitarte Brasilen pairatutako uholdeek eragindako kalteak zeintzuk izan diren eta hondamendi klimatiko honen aurrean herria nola antolatu den ikertzeko bertako Jose Luis, MST edo Lurrik Gabeko Mugimenduko kidea izango dugu mintzaide.

Abestiaren erradiografian kantu bat baino ereserki antifaxista bat. Armada gorriko koroaren ‘Gerra sakratua’ izango dugu entzungai.

Amaitzeko Walter Wendelinen kolaborazioa izango dugu entzungai: “Lo relativo de la relatividad y la incapacidad de relacionar los números con lo humano”.

A desalambrar : M-7 Ikasleak ere Palestinaren alde!

 7 maiatza, 2024  Iruzkinak desaktibatuta daude M-7 Ikasleak ere Palestinaren alde! sarreran
M-7 Ikasleak ere Palestinaren alde!

Egunotan AEBetako hainbat unibertsitatetan aurrera eraman diren protestak ekarri nahi ditugu gurera. Bortizki ixilarazi nahi izan dituzten arren Palestinaren aldeko kanpaldiek aurrera egin dute leku askotan. Ikasleek jakin badakite Israelek Gazan eragindako sarraskiaren konplize zuzena dela beraien gobernua eta finantziazio iturri naguseitako bat. Victoria, Columbiako unibertsitateko ikaslea eta Jodi Dean, palestinarenaldeko artikulu bat idazteagatik kanporatua izan den irakaslea izango ditugu solaskide.

Han eta hemen protestan eta borrokan ari zareten ikasle guztiontzako Violeta Parra txiletararraren ‘Estudiantes’ abestia eskeini nahi dizuegu Mercedes Sosa argentinarrarean ahotsean abestiaren erradiografian.

Aste hontako kolaborazioan Itsaso Lekuona izango dugu mintzaide. Emakumeen izenak berreskuratzeko beharraz arituko zaigu Lekuona Venezuelako iraultza bolibartarrak egindako memoria ariketa adibide gisa hartuta.

A desalambrar : A-23 Argentinan, faxismoa inperialismoaren morroi

 23 apirila, 2024  Iruzkinak desaktibatuta daude A-23 Argentinan, faxismoa inperialismoaren morroi sarreran

Argentinara joko dugu, noizbehinka ohitura dugun bezala bertako egoera politiko sozialaren jarraipera egiteko. Gaurkoan Negro Soares abokatu eta militantea ere izango dugu telefono eta itsasoaren beste aldean, besteak beste gobernu berri faxistak AEB dituen eta izango dituen harremanei buruz aritzeko.

Abestiaren erradiografian Inadaptats musika talde komunista eta indepentistaren kantu bat dakarkizuegu. Bertan OTAN, edo NATO euskeraz, imperialismo yankiaren tresna bat dela salatu eta komunismoa gelditzeko erabili dela eta erabiliko dela salatzen dute. Euskal Herrian bezala, herri langile katalanak ere NATOri ezetz esan ziola gogorarazten dute.

Irratsaioari amaiera emateko Bionekazaritzako kideek Otxantegi Herri Lurrak proiektuko kide batekin batera prestatutako koalborazioa izango dugu: ‘Otxantegi Herri Lurra lurraren defentsan’

A desalambrar : A-16 Europar Batasunean asilo politikoa salgai!

 23 apirila, 2024  Iruzkinak desaktibatuta daude A-16 Europar Batasunean asilo politikoa salgai! sarreran
A-16 Europar Batasunean asilo politikoa salgai!

Pasa den astean, hilak 8, Gasteizen burutatuko hitzaldian izan ginen, Ongi etorri errefuxiatuak Araba antolatutako hitzaldi batean hain zuzen ere. Solasaldiak Stop Mare Mortum eragileko kidea den Sonia Rod izan zuen hizlari eta “El pacto europeo sobre migración y asilo: un pacto contra los derechos humanos” izenburu. Gaurkoan bertan esandakoen erreportai txiki bat eskeini nahi dizuegu.

Migrazioarekin jarraituz abestiaren erradiografian León Giego argentinarraren ‘De igual a igual’ kantu argia izango dugu entzungai.

Amaitzeko biktima onen eta txarren arreko ezberdintasunari buurzko analisi bikaina eskeiniko digu kolaborazioan Shaila Fernandezek. Ezin besteko hausnarketa honek “Arte palestino frente a la victimización eurocentrista” du izenburu. Entzun arren.

A desalambrar : M-19 Karibeko ahaztuak

 19 martxoa, 2024  Iruzkinak desaktibatuta daude M-19 Karibeko ahaztuak sarreran
M-19 Karibeko ahaztuak

Gaurko elkarrizketan esklabutza gaindendu zuen lehenengo herria eta erresistentzia eredu izan den Haití izango dugu hizpide, hain zuzen ere biolentzia amaigabea pairatzen jarraitzen duelako. Horretarako Edison Damas diaspora haitiar eta Comite Democrático Haitiano de Argentinako kidea izango dugu mintzalagun.

Abestiaren erradiografian Alice de Micele folk abeslariaren ‘Song for Leonard Peltier’ kantua izango dugu entzungai. Leonar Peltier dakotarrak AEBetako kartzeletan preso denbora gehien daraman pertsona da, 48 urte.

Amaitzeko kolaborazioan Hala Bedi Irratiko Hizpide magazineko iritzi tarte bati agin nahi diogu lekua: ‘Palestina eta distantziakideak: ongiaren eta gaizkiaren gainetik’ du izenburu. Sarraskituak gupidatzea borreroarekin zubiak mantentzen diren bitartean inkoherentzia itzela izateaz gain, krimen bat ere badela adierzaiko digu Iñaki Etaiok.

A desalambrar : M-12 EUROPAR BATASUNA HILTZAILEA!

 12 martxoa, 2024  Iruzkinak desaktibatuta daude M-12 EUROPAR BATASUNA HILTZAILEA! sarreran
M-12 EUROPAR BATASUNA HILTZAILEA!

Gaurko elkarrizketa etxe hontako beste irratsaio batean izan da emitituta, Hizpiden hain zuzen. ‘Gizaki sakratuak, gizaki baztertuak’ izenburupean Humanitarismoak gizatasunarekin duen harremanaz tiraka migranteen egoeraraiono joko du Aitor Bikandik.

Abestiaren erradiografian Amparo Ochoa mexikarraren kantu mitikoa izango dugu entzungai, ‘Se va la vida’.

Amaitzeko ezinbesteko analisi bikaina. Europako migrazio politikak aitzaki sistema kapitalista-inperialistaren azterketa sakona eta kritika zorrotza eskeiniko digu Shaila Fernandez Askapenako kideak ‘Las políticas racistas y coloniales de la UE: el caso del Frontex’ izenburupeko kolaborazioan.

A desalambrar : M-5 Maputxe preso politikoak askatu!

 5 martxoa, 2024  Iruzkinak desaktibatuta daude M-5 Maputxe preso politikoak askatu! sarreran
M-5 Maputxe preso politikoak askatu!

Gaurko irratsaioari hasietra emateko Wallmapura joko dugu Txilek bahitutako maputxeen egoera aztertzeko, azken asteetan lau preso izan baitira gose greban, laurak ‘Coordinadora Arauco-Malleco’-ko kideak. Preso eta grebalarietako bat gure gonbidatuaren neba ere izanik, gurekin egoerari buruz hitz egiteko, Mery maputxe eta militantea izango dugu.

Abestiaren erradiografian 1937ko Matxitxakoko bataila gogora ekarriko dugu Su Ta Gar talde eibartarraren ‘Eskertza’ abestia soinu-banda izanik.

Silvio Rodriguez izango dugu gaur mintzagai liburu bat aitzaki, ‘Silvio: memoria Trovada de una revolución’. Bidean Joseba Sanz idazleari ere omenaldi txiki bat eskeiniko dio Iñigo Bilbaok pasa den abenduan zendu zen ameslari bilbotarrari kolaborazio honetan.

A desalambrar : O-27 Brigadak!

 27 otsaila, 2024  Iruzkinak desaktibatuta daude O-27 Brigadak! sarreran
O-27 Brigadak!

‘Elkartasun internazionalista antolatu’ lelopean eman dio hasiera Askapenak aurtengo brigada kanpainari. Erakunde internazionalistak herrien arteko joan etorriko elkartasunean ekiteko parada berria eskeintzen dio brigadista izan nahi duenari eta email helbide bat erraztu dute apirilaren 9rarte izena emateko, brigadak@askapena.eus. Azalpen zabalagoa entzuteko aukera gaurko elkarrizketan izango dugu, Askapenako kide den Marixeren eskutik.

Brigadak betiere artefaktu antifaxista bat ere izan direlako abestiaren erradiografian Christy Moore kantautore irlandarraren ‘Viva la Quinta Brigada’ entzungo degu ondoren elkarrekin.

Irratsaioari amaiera emateko marxismoren pedagogian lan ikaragarria egin zuen emakume bati eskeiniko diogu ‘Marta Harneceker, mundu berri bat eraikitzeko’ izenburupean. Pinocheten kolpearekin Kubara ihesean marxismora gerturatu zen soziologo, pentsalari, kazetari eta militante txiletarraren inguruan arituko zaigu Jhasna Artola.

A desalambrar : O-13 Odolaren usaina, biolentziaren erresumena

 15 otsaila, 2024  Iruzkinak desaktibatuta daude O-13 Odolaren usaina, biolentziaren erresumena sarreran

Aste hontako elkarrizketan Al Yudur gazte palestinarren kolektiboko kide den Taher Alirekin mintzatuko gara Palestinaren egoeraz.

Abestiaren erradiografia Palestinari eskeini nahi diogu ere eta horretarako Xiberoots musika taldeak abesten duen ‘Palestina’ kantua izango dugu entzungai. Hitzak soberan daudelako, Gazan egoera latzagoa ezin delako izan, palestinarren erresistentziari miresmen eta babes osoa eskeini nahi diogulako. Gora Palestinar erresistentzia! Sionismoari sua!

Azkenik, gaurko kolaborazioan Ukraniako egoerari tarte bat egin nahi izan diogu. Azken berriak eta eraginak aztertzeko Geopolitikaz ikerketa lantaldeko kidea den Nahia Sanzo kazetari eta soziologoa izango dugu gurean.

A desalambrar : O-06 Memoria etorkizunerako arma

 6 otsaila, 2024  Iruzkinak desaktibatuta daude O-06 Memoria etorkizunerako arma sarreran
O-06 Memoria etorkizunerako arma

30 urte pasa dira Montevideon gose greba baten ondorioz hospilatean ziren euskal presoen alde burutatuko mobilizazioetan bi gazte tiroz erahil zituela poliziak. Hospitale haren izena hartu eta ordutik El Filtroko gertakariak bezala ezagutzen dugu elkartasun internazionalistaren adibide duin eta krudela. Urteurrena aitzaki gertakari haietara gerturatzen gaituen dokumentala estreinatu berri dute eta honen inguruan sakontzeko iaz Askapenarekin Uruguayn brigadista izan zen Aitor Juaristirekin mintzatuko gara.

Uruguayn geratuko gara abestiaren erradiografian gaur Daniel Vigliettik 1971an idatzi ta abestutako kantuan. Neska gazte tupamaro baten atxilotzearen notiziarekin etorri zaitzaion abesti osoa burura kantautoreari, ‘Muchacha’ jarri zion izena.

Ta emakume borrokalarietaz ari garela osteko kolaborazioan Leila Khaled palestinarraren izena eta bereziki izana dakarkigu Itsaso Lekuonak gogora. Gure miresmen osoa Palestinar erresistentzian atzo gaur eta beti izan diren borrokalari guztiei. Sionismoari sua!

A desalambrar : U-30 Komuna edo ezereza!

 30 urtarrila, 2024  Iruzkinak desaktibatuta daude U-30 Komuna edo ezereza! sarreran
U-30 Komuna edo ezereza!

Hasteko Abya Yalara joko dugu Venezuelako prozesuaren jarraipena egiteko aukera izan baitugu azken egunotan Roberto Longa Venezuelako El Panal izeneko komunako kidea izan baita Euskal Herrian barrena eta bera elkarrizketatzeko aukera ere izan dugu.

Hegoafrikarrek ondo dakite zer den apartheid egoeran bizitzea eta horren kontra borrokatzea, ziurrenik abesti hau sortu zutenean ez zuten sinistuko egoera modu ezin krudelago batean errepikatuko zenik munduaren beste txoko baten hamarkada ugariren ostean. Palestinar herriak sionisten triskantzaren aurrean borrokan dirauten honetan gaurko abestiaren erradiografian Ndodemnyama izeneko kantua “hemen dago herri beltza” Vuyusile Minik idatzitakoa Miriam Makebaren ahotsean.

Iaz Vía Campesina nazioarteko erakundeak Bogotan ospatutako VIII. Konferentziaz arituko zaigu Bionekazaritzako kidea den Janire gaurko kolaborazioan ‘Agroekologian eta nekazarien mugimendua borrokatzen duten herriekin’ izenburupean.

A desalambrar : U-23 Sionismoarekin konplizitaterik ez!

 23 urtarrila, 2024  Iruzkinak desaktibatuta daude U-23 Sionismoarekin konplizitaterik ez! sarreran
U-23 Sionismoarekin konplizitaterik ez!

Ehun egun baino gehiago igaro dira Palestinar herriak erresistentzia ekintza antolatuak aurrera eraman zituenetik, ehun egundik gora ere Israelgo estatu sionista genozidak errepresio mekanismo guztiak gogortu eta herri oso bat anikilatu nahian darabiltzala. Gaur gaurkoz 25.000 palestinar erahildako eta 30.000tik gora desagertu dira Gazan. Egoeraren analisi sakonago bat jasotze aldera Palestinarekin elkartasuna ekimeneko kidea den Ester elkarrizketauko dugu.

Abestiaren erradiografian ‘Invasores de Angola’ 70.hamarkadako abesti angolar herrikoia entzuteko aukera izango dugu. Angolaren inperialismoaren aurkako borroka oroitzearekin batera kapitalismoaren ezinbesteko zapalkuntza mekanismo konplizea, krudela bai baina gaindiezina ez dela oroitu dezagun.

100 urte bete dira 1923ko urtarrilaren 21an Lenin zendu zenetik. Pentsalari eta borrokalari boltxebikeak historian utzitako inpronta eta bereziki herri langileon eta proletargoaren askatasunerako askabideak arakatu eta burutu zituenaren bizitzaren inguruko laburbilduma txukuna eskeiniko digu Walter Wendelinek gaurko kolaborazioan.

A desalambrar : U-16 Independentziaren beharrezkotasuna eta bere mugak

 16 urtarrila, 2024  Iruzkinak desaktibatuta daude U-16 Independentziaren beharrezkotasuna eta bere mugak sarreran
U-16  Independentziaren beharrezkotasuna eta bere mugak

2024ari hasiera emateko Karibeko itsasargi izan denari eskeiniko diogu gaurko elkarrizketa. Kubako iraultzaren garaipenak 65 urte bete dituen honetan prozesu iraultzaile honen analisian sakontzeko Euskadi-Kuba elkarteko kidea den Jose Manzaneda elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografia ere Kubari eskeintzea erabaki dugu. 1959an bertan sorturiko ‘Los barbudos’ kantuaz gozatzeko aukera izango dugu René Touzet y su Orquesta-ren eskutik.

Karibea utzi gabe Kuba ondoko beste irla batera joko dugu. Haitik indepentzia lortu zuenetik 220 urte igaro diren honetan kolonia frantsesa izan zenaren historia eta gaur egungo egoeraren azterketa interesgarria dakarkigu Jhasna Artolak gaurko kolaborazioan. Abya Yalan ustezko independentzia lortu zuen lehenengo herrialdearen errealitateak ondo baino hobeto azaltzen du independentzia ez dela, gaur gaurkoz, askatasun edota justiziaren adibide.

A desalambrar : A-12 Otsoa hemen da!

 13 abendua, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude A-12 Otsoa hemen da! sarreran
A-12 Otsoa hemen da!

Argentinara joko dugu gaur pasa den hauteskundeetako emaitzen zergaitia hausnartu eta Milei presidente faxista boterean egonda eragin ditzakeen ondorioak aurreikusteko asmoz. Horretarako solaskide paregabea dugu, Negro Soares abokatu argentinarra eta ‘Convocatoria II.Indepencia’ erakundeko kidea.

Abestiaren erradiografian El carrao de Palmarito musika taldeak 1993an grabatutako ‘Guayana Esequiba’ kantua izango dugu entzungai. Historian zehar kolonialismoak utzitako zaurien beste adibide bat.

Burgesia boterearekin batzutan bozka bidez egiten dela eta besteetan indarrez gogoraraziko digun kolaborazioa dugu gaurkoan. Txilen militarrek emandako Estatu kolpetik 50 urte igaro diren honetan ‘La batalla de Chile’ izeneko trilogia dokumetala aurkeztu eta gomendatuko digu Iñigo Bilbaok.

Page 2 of 11‹1234›»

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT