A desalambrar: M-19 Karibeko ahaztuak
Gaurko elkarrizketan esklabutza gaindendu zuen lehenengo herria eta erresistentzia eredu izan den Haití izango dugu hizpide, hain zuzen ere biolentzia amaigabea pairatzen jarraitzen duelako. Horretarako Edison Damas diaspora haitiar eta Comite Democrático Haitiano de Argentinako kidea izango dugu mintzalagun. Abestiaren erradiografian Alice de Micele folk abeslariaren 'Song for Leonard Peltier' kantua izango dugu entzungai. Leonar Peltier dakotarrak AEBetako kartzeletan preso denbora gehien daraman pertsona da, 48 urte. Amaitzeko kolaborazioan Hala Bedi Irratiko Hizpide magazineko iritzi tarte bati agin nahi diogu lekua: 'Palestina eta distantziakideak: ongiaren eta gaizkiaren gainetik' du izenburu. Sarraskituak gupidatzea borreroarekin zubiak mantentzen diren bitartean inkoherentzia itzela izateaz gain, krimen bat ere badela adierzaiko digu Iñaki Etaiok.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!