A desalambrar: U-30 Komuna edo ezereza!
Hasteko Abya Yalara joko dugu Venezuelako prozesuaren jarraipena egiteko aukera izan baitugu azken egunotan Roberto Longa Venezuelako El Panal izeneko komunako kidea izan baita Euskal Herrian barrena eta bera elkarrizketatzeko aukera ere izan dugu. Hegoafrikarrek ondo dakite zer den apartheid egoeran bizitzea eta horren kontra borrokatzea, ziurrenik abesti hau sortu zutenean ez zuten sinistuko egoera modu ezin krudelago batean errepikatuko zenik munduaren beste txoko baten hamarkada ugariren ostean. Palestinar herriak sionisten triskantzaren aurrean borrokan dirauten honetan gaurko abestiaren erradiografian Ndodemnyama izeneko kantua "hemen dago herri beltza" Vuyusile Minik idatzitakoa Miriam Makebaren ahotsean. Iaz Vía Campesina nazioarteko erakundeak Bogotan ospatutako VIII. Konferentziaz arituko zaigu Bionekazaritzako kidea den Janire gaurko kolaborazioan 'Agroekologian eta nekazarien mugimendua borrokatzen duten herriekin' izenburupean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!