• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Egilea: A desalambrar
No Tweets by @adesalambrar

A desalambrar : A-21 Maputxe herria erresistentzian!

 21 azaroa, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude A-21 Maputxe herria erresistentzian! sarreran
A-21 Maputxe herria erresistentzian!

Azken irratsaioan kolaborazioaren tartea bete zuen Maputxe herriaren egoerak latzak. Gaurkoan gaian sakondu nahi izan dugu Gabi, EH-Wallmapu elkarteko kidea zuzenean elkarrizketatuz. Komunero maputxeen espetxeratze etengabeak eta Txileko estatuak herri maputxeari ezartzen dizkion neurri errepresiboak azaldu eta salatuko ditu.

Abestiaren erradiografian esklabutza eta kolonialismoaren aurkako ereserkia izan zitekeena, 80. hamarkada hasi berri zegoela Bob Marley jamaikarrak erditutako ‘Redemtion song’ abestiak zera dio: esklabotza mentaletik burujabetu gaitezen.

Amaitze aldera, ‘Lurra eta lurraldea’ izenburua duen kolaborazioa mardula, Bionekazaritzako kidea den Janireren ahots eta hitzetatik.

A desalambrar : A-07 Konplizeak begi puntuan

 7 azaroa, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude A-07 Konplizeak begi puntuan sarreran
A-07 Konplizeak begi puntuan

Gaurko irratsaioan ere Palestinar erresistentzia babestea dagokigu. Pasa den urriaren 28an Bilbon “Gora Palestinar erresistentzia! Sionismoa Genozida” lelopean burututako manifestazio nazional jendetsuaren balorazioa zein datorren azaroak 11, lelo berdinak batuta, burutuko diren mobilizaioetan parte hartzeko deialdia zabaltzeko asmoz Israeli Boikot, Desinbertsio eta Zigor edo BDZ-ko kidea den Alaitz Amondarain izango dugu solaskide.

Abestiaren erradiografian Palestinarekin elkartasunean sortutako abestia izango dugu baitare: ‘Boiccot Israel’. Gazan sarraskiak aurrera darrai, Iñakiren hitzetan kupidagabe ari dira sionistak. Baina herri Palestinarraren triskantza hilabeteko kontua ez dela gogorarazi eta herri borrokalari honek erresistitu, izan eta antolatzeko duen gaitasuna adieraztera ere bagatoz 2014an sortutako rap honen bitartez. Gora Palestinar Erresistentzia.

Kolaborazioan Abya Yalara joko dugu, ‘Wallmapu Euskal Herria’ eragileak esateko dituenak entzuteko asmoz. Salaketaz beteriko adierazpen hauetan komunero maputxeen espetxeratze etengabeak nabarmendu eta Txileko estatuak herri maputxeari ezartzen dizkion errepresio forma ezberdinak ezagutaraziko dituzte.

A desalambrar : E-27 Altxa Abya Yala!

 27 ekaina, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude E-27 Altxa Abya Yala! sarreran
E-27 Altxa Abya Yala!

Kurtsoko azken programa honetan luze eta zabal hitz egin dugu Carlos Aznarezekin AbyaYalako egoeraren inguruan.

A desalambrar : E-20 Inperialismoari tripak ateratzen

 20 ekaina, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude E-20 Inperialismoari tripak ateratzen sarreran
E-20 Inperialismoari tripak ateratzen

Kurtxo hasieran bezla, Gaurko elkarrizketan Italiako egoera sozio-politikoa aztertu nahi dugu bide batez Europarena ere hausnartzen dugun bitartean. Sara Frioni, cambiare rotta, gazte antolakunde comunista italiarreko kidea izango dugu mintzalagun.

Ostean abestiaren erradiografian Al Namrood-en “Xenofobia” izango dugu entzungai.

Azkenik kolaborazioan 70-80ko hamarkadetan zehar Hego Amerikan milaka pertsona izan ziren erahilak, atxilotuak edota desagertuak AEBetatik gidatutako Condor Operazioa zeritzon horretan. Sarraski honetan ofiziala ez den OTANen partehartze eskutuaz mintzatuko da Shaila Fernandez gaurko kolaborazioan.

A desalambrar : E-13 Guerra hotsak ekialdetik!

 13 ekaina, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude E-13 Guerra hotsak ekialdetik! sarreran
E-13 Guerra hotsak ekialdetik!

Gaurko elkarrizketa etxe hontako magazina den Hizpide saioan izan da emititua beraz esker mila zuoi aurrena. Bertan Askapenako kidea den Ainhoa Alberdi internazionalista izan dute gonbidatu Ekialde Hurbileko egoeraz mintzatzeko.

Ostean abestiaren erradiografian Banda Bassotti, 1989an sortutako rock, ska eta punk talde italiarraren ‘Un altro giorno d’amore’ izango dugu entzungai.

Azkenik kolaborazioan humanitarismoaren humanitate faltaz aritu zaigu besteak beste Aitor Bikandi hausnarketa eta ekintza politikorako gonbite gisa.

A desalambrar : E-06 Berriz altxa Haiti!

 6 ekaina, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude E-06 Berriz altxa Haiti! sarreran
E-06 Berriz altxa Haiti!

Haitiren egoera sozio-politikora gerturatu nahi dugu gaurkoan eta horretarako Islanda Micherline elkarrizketatuko dugu. La Vía Campesinako parte den erakunde bateko kidea da bera Rasin Kan Pèp La antolakundearen barne egoteaz gain.

Ostean abestiaren erradiografian Ali Primera kantautore iraultzaile venezolarraren ‘Basta de hipocresia’ kantu zorrotz, zintzo eta zuzena aditzeko parada hartuko dugu.

Gaurko kolaborazioan 1986ko pelikula argentinarra ekarri nahi dugu gogora, Hector Oliverak zuzendutako “La noche de los lápices” haiz zuzen ere. Memoria ariketa hau Iñigo Bilbaoren eskutik biziko dugu, filmak ondo baino hobeto islatzen baitu zinema politikoa deritzonaren zentzu eta fundamentua.

A desalambrar : M-30 Euskal Herria salgai!

 1 ekaina, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude M-30 Euskal Herria salgai! sarreran
M-30 Euskal Herria salgai!

Pasa den maiatzaren 23an Barakaldon Banku Mundialak burutatuko bisitaren arira erakunde honen kontra antolatutako mobilizazioari heldu nahi diogu eta horretarako egun hartako antolatzaile izan zen Araba Bizirik elkarteko kidea den Iñigo Lezarekin solasteko aukera izango dugu.

Ondoren abestiaren erradiografian Vallekaseko No Konforme rock taldeak Berta Caceres hondurastarraren omenez sortutako ‘Seremos Millones’ kantua entzuteko aukera izango dugu.

Abestia soilik ez, gaurkoan kolaborazioa ere eskeiniko diogu Berta Cáceresi. Lurraren defentsan eta uraren pribatizazioaren aurka tinko borrokatzeagatik akatu zutenaren bizi, pentsamolde eta ekintzen errepasoa egingo dugu Itsaso Lekuonaren eskutik.

A desalambrar : M-23 Aukerarik gabeko hauteskundeak

 23 maiatza, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude M-23 Aukerarik gabeko hauteskundeak sarreran
M-23 Aukerarik gabeko hauteskundeak

Pasa den maiatzaren 14an Turkian burututako hauteskundeen emaitzetatik tiraka bertako egoera zein bere inguruan edota mundu mailan izango dituen ondorio eta eraginak aztertu nahi ditugu gaur gure elkarrizketatuarekin batera, abokatua eta militante internazionalista den Aratz Estonbarekin hain zuzen.

Ostean abestiaren erradiografian Ali Primera kantautore iraultzaile venezolarraren ‘Basta de hipocresia’ kantu zorrotz, zintzo eta zuzena aditzeko parada hartuko dugu.

Amaiera aldera gaurko kolaborazioan “Marxismoa Abya Yalan” bildumaren hirugarren kapitulua eskeini nahi dizuegu, pentsamendu marxista latinoamerikarraren argazkia eskeini digun Jonathan Montilla internazionalistaren esku eta ahotik.

A desalambrar : M-16 Gogoratzen ahal duzue Txileko altxamendua?

 16 maiatza, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude M-16 Gogoratzen ahal duzue Txileko altxamendua? sarreran
M-16 Gogoratzen ahal duzue Txileko altxamendua?

Gaurko elkarrizketan Txile aldera jo nahi dugu bertako koiuntura politikoa zein maputxeen egoera aztertzeko asmoz. Horretarako Sandra Trafilaf Yáñez izango dugu mintzalagun. Sandra maputxea eta militante komunista da, 19 urte eskaz zituelarik Txileko diktaduraren aurka borrokatzen ari zela poliziak tiroz larri zauritu eta zortzi urtez kartzeleratu zuten. Ordutikan ez dio pentsatu eta borrokatzeari utzi.

Maputxe herriaz ari garela ondorengo abestiaren erradiografiarako Waikil rapero maputxearen ‘Truful-truful’ kantua aukeratu dugu.

Bukatzeko gaurko kolaborazioan “Marxismoa Abya Yalan” izendaturiko hausnarketaren bildumaren bigarren zatia plazaratu nahi dizuegu, pentsamendu marxista latinoamerikarraren argazkia eskeini digun Jonathan Montilla internazionalistaren ahots eta arkatzetik.

A desalambrar : M-2 EgunOTAN Ukranian

 3 maiatza, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude M-2 EgunOTAN Ukranian sarreran
M-2 EgunOTAN Ukranian

Gaurko elkarrizketan Ukrainiako egoeraren jarraipena eta azken ordukoak ezagutzea dugu asmoa eta horretarako Nahia Sanzo gonbidatu nahi izan dugu, kazetari, soziologo eta Geopolitikaz ikerketa taldeko kidea.

Abestiaren erradiografian Maiatzaren lehenaren ereserki kubatarra entzun bakarrik ez, bere jatorria eta sortzaileak zeintzuk izan ziren ere jakingo dugu.

Kolaborazioan pentsamendu marxista latinoamerikarraren berri emateko asmoz datorkigu amaitzeko Jonathan Montilla.

A desalambrar : A

 25 apirila, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude A sarreran

Hauts, lur eta hondar astintzeko gogoz gatoz gaur, hasteko beraz Saharako egoera sozio-politikoaz mintzatu nahi dugu, Euskal Herriko saharar diasporaren parte de Mohamed kidearekin.

Jarraitzeko abestiaren erradiografian Mestisay musika talde kanariarra izango dugu entzungai. Sulema izena daraman kantuak emakume sahararrak oroitu eta omentzen ditu.

Amaitzeko ondorengo kolaborazioan, lurrari so jarri eta “Nekazarien borroken garrantziaz” hausnartuko dugu Bionekazaritzako kide den Janireren hitz eta ahotsaren bitartez.

A desalambrar : A

 25 apirila, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude A sarreran

Hauts, lur eta hondar astintzeko gogoz gatoz gaur, hasteko beraz Saharako egoera sozio-politikoaz mintzatu nahi dugu, Euskal Herriko saharar diasporaren parte de Mohamed kidearekin.

Jarraitzeko abestiaren erradiografian Mestisay musika talde kanariarra izango dugu entzungai. Sulema izena daraman kantuak emakume sahararrak oroitu eta omentzen ditu.

Amaitzeko ondorengo kolaborazioan, lurrari so jarri eta “Nekazarien borroken garrantziaz” hausnartuko dugu Bionekazaritzako kide den Janireren hitz eta ahotsaren bitartez.

A desalambrar : A-25 Sahara hurra!

 25 apirila, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude A-25 Sahara hurra! sarreran
A-25 Sahara hurra!

Hauts, lur eta hondar astintzeko gogoz gatoz gaur, hasteko beraz Saharako egoera sozio-politikoaz mintzatu nahi dugu, Euskal Herriko saharar diasporaren parte de Mohamed kidearekin.

Jarraitzeko abestiaren erradiografian Mestisay musika talde kanariarra izango dugu entzungai. Sulema izena daraman kantuak emakume sahararrak oroitu eta omentzen ditu.

Amaitzeko ondorengo kolaborazioan, lurrari so jarri eta “Nekazarien borroken garrantziaz” hausnartuko dugu Bionekazaritzako kide den Janireren hitz eta ahotsaren bitartez.

A desalambrar : A-18 Nazio askapen borrokak aurrera!

 19 apirila, 2023  Iruzkinak desaktibatuta daude A-18 Nazio askapen borrokak aurrera! sarreran
A-18 Nazio askapen borrokak aurrera!

Datorren ostegunean, Gasteizen izango den liburu aurkezpen batera gonbidatu nahi zaituztegu. Boltxek argitaratutako azken liburu honetan “Manual de militancia dentro y fuera de la cárcel” Saïd Bouamama idazleak George Abdallah Ibrahim militante komunista libanoarraren bizitza eta borroka kontatzen dizkigu. Frantziako kartzeletan denbora gehien daraman preso politiko honi buruzko saiakera fina. Apirilak 20 arratsaldeko 19:00retan Hala Bedi Irratiko alboko lokalean izango da Askapenak antolatuko hitzaldia. Bertan Iñaki Gil de San Vicente izango da hizlarietako bat liburuaren aurrehitzaren egile gisa. Beste hizlaria Al Yudur gazte palestinarren kolektiboko kidea den Taher Ali izango da, gaur gurekin mintzatuko dena.

Atzo, apirilak 17 Nazioarteko Preso Politikoen eguna izanik gaurko abestiaren erradiografian Habeas Corpus talde rap-metalero madrildarraren ‘Sois ejemplo’ abestia eskeini nahi dizuegu.

Bukatzeko gaurko kolaborazioan, iraultzaile, pentsalari eta poeta handi baten bizitzaz mintzatuko zaigu René. Ho Chi Minh iraultzaile marxista-leninistak AEB-en inbasioaren aurrean Vietnamgo garaipenaren arduradun nagusietako bat izan zen, paradoxikoki garaipena bera baino lau urte lehenago zendu zen arren.

Page 3 of 11‹12345›»

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT