A desalambrar: O-13 Odolaren usaina, biolentziaren erresumena
Aste hontako elkarrizketan Al Yudur gazte palestinarren kolektiboko kide den Taher Alirekin mintzatuko gara Palestinaren egoeraz. Abestiaren erradiografia Palestinari eskeini nahi diogu ere eta horretarako Xiberoots musika taldeak abesten duen 'Palestina' kantua izango dugu entzungai. Hitzak soberan daudelako, Gazan egoera latzagoa ezin delako izan, palestinarren erresistentziari miresmen eta babes osoa eskeini nahi diogulako. Gora Palestinar erresistentzia! Sionismoari sua! Azkenik, gaurko kolaborazioan Ukraniako egoerari tarte bat egin nahi izan diogu. Azken berriak eta eraginak aztertzeko Geopolitikaz ikerketa lantaldeko kidea den Nahia Sanzo kazetari eta soziologoa izango dugu gurean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!