A desalambrar: O-27 Brigadak!
'Elkartasun internazionalista antolatu' lelopean eman dio hasiera Askapenak aurtengo brigada kanpainari. Erakunde internazionalistak herrien arteko joan etorriko elkartasunean ekiteko parada berria eskeintzen dio brigadista izan nahi duenari eta email helbide bat erraztu dute apirilaren 9rarte izena emateko, brigadak@askapena.eus. Azalpen zabalagoa entzuteko aukera gaurko elkarrizketan izango dugu, Askapenako kide den Marixeren eskutik. Brigadak betiere artefaktu antifaxista bat ere izan direlako abestiaren erradiografian Christy Moore kantautore irlandarraren 'Viva la Quinta Brigada' entzungo degu ondoren elkarrekin. Irratsaioari amaiera emateko marxismoren pedagogian lan ikaragarria egin zuen emakume bati eskeiniko diogu 'Marta Harneceker, mundu berri bat eraikitzeko' izenburupean. Pinocheten kolpearekin Kubara ihesean marxismora gerturatu zen soziologo, pentsalari, kazetari eta militante txiletarraren inguruan arituko zaigu Jhasna Artola.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!