A desalambrar: A-23 Argentinan, faxismoa inperialismoaren morroi
Argentinara joko dugu, noizbehinka ohitura dugun bezala bertako egoera politiko sozialaren jarraipera egiteko. Gaurkoan Negro Soares abokatu eta militantea ere izango dugu telefono eta itsasoaren beste aldean, besteak beste gobernu berri faxistak AEB dituen eta izango dituen harremanei buruz aritzeko. Abestiaren erradiografian Inadaptats musika talde komunista eta indepentistaren kantu bat dakarkizuegu. Bertan OTAN, edo NATO euskeraz, imperialismo yankiaren tresna bat dela salatu eta komunismoa gelditzeko erabili dela eta erabiliko dela salatzen dute. Euskal Herrian bezala, herri langile katalanak ere NATOri ezetz esan ziola gogorarazten dute. Irratsaioari amaiera emateko Bionekazaritzako kideek Otxantegi Herri Lurrak proiektuko kide batekin batera prestatutako koalborazioa izango dugu: 'Otxantegi Herri Lurra lurraren defentsan'
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!