Uhintifada : Lidon Soriano: «Rachel Corrie erail zutenetik 20 urtera, eta sarbidea gero eta murriztuago dagoen arren, garrantzitsua da Palestinara joaten jarraitzea, euren erresistentziaren testigantza emateko»
UHINTIFADA 454. Iragan martxoaren 16an 20 urte bete ziren Rachel Corrie ekintzaile estatubatuar gaztea erail zutenetik. Corrie Rafah eskualdean zegoen, Gazako hegoaldean, palestinarren etxebizitza bat birrintzekoa zen Israelgo armadako bulldozerraren ibilbidea oztopatu nahian, ibilgailu militarrak zanpatu eta hil zuenean. Bi hamarkada geroago oraindik ez da erailketa horren inguruko erantzunkizunik zuritu. Corrie Israelgo armadak Palestinako lurraren barruan erail zuen lehenengo nazioarteko ekintzailea izan zen, eta gerora beste batzuk ere izango ziren. Gertaera hura oroitzeko Lidon Soriano izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan. Soriano ekintzaile beteranoa da eta Komite Internazionalistak Palestinan antolatu dituen brigadetan koordinatzaile lanetan ibilitakoa.
