A desalambrar: M-21 Eutsi Kurdistan!
Hilabete luze igaro da Kurdistanen epizentroa izan zuen lurrikara ikaragarri hartatik. Hori dela eta pasa den astean etxe hontako magazinetako batean, Suelta la ollan hain zuzen, Europan errefuxiatu bizi den Sozdar emakume kurduari egin zioten elkarrizketa emititu nahi dugu. Abestiaren erradiografian abesti borobila, aldarrikapena eta dantza son kubatarraren doinura batzen dituen 'Jarabe Vietnamita' Quintín Cabrera Uruguayko kantautorearen esku. Bukatzeko gaurko kolaborazioan, 1883ko martxoaren 17an Engels berak Marxen hilobi aurrean botatako miresmen eta maitasunez jositako berbak izango ditugu entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!