Zazpi jauzi olatu erreakzionarioari aurre egiteko
Gure Eskuk, Euskal Herriko Zazpi hiriburuetako plazak bete zituen aurreko igandean; “olatu erreakzionarioen aurrean, Euskal Herria, eskubideak eta demokrazia eraikitzeko”.
Euskal Herrian aldarrikapenak egiteko hamaika borroka molde erabili izan dira. Aurreko larunbatean, Gure Eskuk, dantza, eta giro onaren bitartez bete zituen Euskal Herriko hiriburuetako plazak aldarriz.
“Zazpi jauziz, herri bat” ekimena burutu zuten euskal zazpi hiriburuetan. Igorri nahi zuten mezua argia da: “euskal nazioak jauzi bat egin behar du aurrera” eta horretarako Zazpi Jauzi dantza dantzatu zuten plazaz plaza.
Munduak zeharkatzen duen egoerari egin diote aipu, “olatu erreakzionarioari erantzuna” eman behar zaiola diote eta horretarako “Euskal Herria eraiki, eskubideak eraiki eta demokrazia eraiki” behar dela aldarrikatu dute. Josu Etxeburu, Gure Eskuko bozeramailearen hitzetan, “jauzi bat egin behar dugu geure nazio sena indartzeko, geure identitatea, hizkuntza eta kultura biziberritzeko, eta geure jendartearen eskubideak babestu eta zabaltzeko”.
Erakunde publikoak, alderdi politikoak eta eragile sozialak interpelatu ditu Gure Eskuk, eta “herri ikuspegiz, arduraz eta anbizioz jokatu behar dutela” gaineratu dute. Euskal enparantzetan egindako jauzi sinboliko hori “nazio jauzi” bihurtu nahi dute eta hori burutzea “denon ardura” dela azaldu dute.
Ekintzaren sinbolismoa azpimarratu nahi izan dute, izan ere, Euskal Herriko hiriburuetan honelako ekintza bat egiten den lehenengo aldia dela diote. Elkarrengandik hurbiltzeko balio izan duela diote antolatzaileek, zazpi lurraldeak elkarrengandik gertuago egoteko.
- Argazkia: Gure Esku
- Argazkia: Gure Esku
- Argazkia: Gure Esku
- Argazkia: Gure Esku
- Argazkia: Gure Esku
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!





