Hiketan : Hiketan: 1×09 | barnetegi ibiltariak; gailetak ala hil

Gabon, entzule! Barnetegi ibiltaria zertan datzan jakin nahi den? Oskar Goldaraz gonbidatu dinagu horretarako. Plan ederra den udako oporrak pasatzeko! Eta hire etxeko armairuko gailetak zer moduzkoak ditun? Aspaldiko partez gai potolo honi heldu zionagu. Gaileten 3. rankinga dagoeneko uhinetan daukan!

Hiketan : 1×08 hika eta ez binarioak; Baztango herri mugimenduak; Frantziako hauteskundeak Ipar Euskal Herrian

Elizondoko zapatari baten ahotan Baztango megaproiektuen berri izan dinagu. Halaber, Harriri galdegin zionagu: nola jardun hiketan genero ikuspegia aintzat harturik? Amaitzeko, Aitor Zabaletak, Zegamanek, Frantziako hauteskundeen berri eman zigun. Aukera polita Ipar Euskal Herriko egoera politikoa gertuagotik ezagutzeko.

Hiketan : 1×07 | KORRIKA: pasadizoak, Berlingo esperientzia eta kantarik onenak!

Gaurkoan, Amurrio eta Gasteizko geure esperientziak komentatu ditinagu. Horren ostean, Maddalen Subijanari deia egin diogu. Bukatzeko, korrikako zenbait kantan entzun eta komentatu ditinagu.

Hiketan : 1×06 | Postmodernoak eta rojipardoak

Gabon, entzuleok! Gaur postmodernitateari, eta ondorioz, modernitateari buruz hitz egingo dinagu. Eta horretarako guardian dagoen filosofia ekarri dinagu: Pablo, alias Txintxetru.

Hiketan : 1×05 Polizia eredua eta Ilargi Gorri

Gaurkoan bi gai jorratuko dizkinagu: alde batetik, polizia bai ala ez? baiezkoa badek, nolakoa izan beharko lukenk? Bestetik, gure teknikari maite Ilargi etorri zaiguk Software libreari buruz hitz egiteko: zergatik aukeratu behar dinagu software librea?

Hiketan : 1×04 | Arnas dezagun eta Galletak II

Hiketan : 1×03 | Drogak, inauteriak eta korrika

Guarkoan, Julen gabe, zoritxarrez, Drogen inguruan hitz egingo dinagu Ai Laketeko Jokinekin (‘Zer dek droga bat?’, ‘Animaliak drogatzen al dituk?’…); ondoren, Gorettik inauteriei, ihauteriei, iyotei, iñautiei, haratusteei, karnabalei buruz hitz egingo din. Bukatzeko, kalean Elixabet topatu dinagu eta hark Korrikari buruz hitz egingo zigun pixkoat.

Hiketan : 1×02 | Txori Urdinak eta Galletak.

Gorka Lazkanorekin argitaratu berri den “Txori urdinak” libururari buruz mintza gaitun. Bigarrenik, Gorettik eta Liernik euren galleta lehiaketa aurkeztu ziguten.