Kafe Expreso : 2023/06/07: Gaurkoan Ainara Azpiazu “Axpi”ri elkarrizketa

Gaurkoan mezu zoragarriak izan ditugu elkartasunez beteak. Bestalde gaurkoan Ainara Azpiazu “Axpi”ri elkarrizketa , Maialen Lujanbioren bertsoetan oinarritutako ilustrazio liburuaren inguruan ibili gara. Bere liburua zozketatu dugu gurekin parte hartu dutenen artean.

Kafe Expreso : 2012

Gaurkoa mezu nahikotxo banatu ahal izan ditugu, abesti eskaerekin batera, zoragarria izan da! Bestalde Ruben reportero ditxarratxeroak bidaia birtuala egin digu Errekaleorreko jaietan. Entzun eta goza ezazue!

Kafe Expreso : 2023/05/24: Gaurkoan Zeta izan dugu gurekin

Gaurkoan irratiko irratsaio kideek bidali dizkigute mezuak barrukoentzako. Bide batez kalean bizi dugu hauteskunde giroa ere barrukoek bizi dezaten nahi izan dugu, eta azkenik Zeta izan da gurekin zuen zalantzak argitzen. Goza ezazue!

Kafe Expreso : 2023/05/17: Gaurkoan 3.modulukoen berri izan dugu proposamen zoragarri batekin

Gaurkoan, UHTko esketxaren azken atala entzuteko aukera izan dugu. Barrukoentzako mezu goxoa ere izan dugu, abesti dedikatoria batekin. Barrutik ere jaso dugu mezua, 3.moduluko anonimoek Ruben reportero ditxarratxero izateko proposamen ederra luzatu digute. Azken apartean, aurreko astean hasi genuen “La botika del talego” atalarekin jarraitu dugu. Goza ezazue!

Kafe Expreso : 2023/05/10: Gaur mezu zoragarri ugari jaso ditugu aspaldiko partez

Gaurkoan UHTko sketx zoragarri bat entzun dugu, ondoren leihotik leihora bete betea izan dugu. Irratsaioaren bigarren partean sekzio berria estreinatu dugu…”La botika de la abuela”, kartzelan topatu daitezkeen belarrekin egin ahal diren sendagaiak, Herbolario de lxs presxs liburuan oinarrituta. Goza ezazue!

Kafe Expreso : 2023/05/03: Gaur Garazi Arrularekin izan gara

Gaurkoan, sketxean kartzelen arteko lehiaketa batekin hasi gara. Mezuren bat jaso dugu, beti bezala maitasun eta animoz beteak. Azken atalean Garazi Arrula idazlearekin izan gara, eta bere azken liburua zozketatu dugu. Nori egokitu zaion jakin nahi? Goza ezazue.

Kafe Expreso : 2023/04/26: Atal berria dugu “Galdeiozu Zetari!”

Gaurkoan mezu gutxi, baina beti ongietorriak. Bestalde atal berria estreinatu dugu “Galdeiozu Zetari!”. Entzun ezazu irratsaioa eta jakin zertan datzan atal berri goxo-bero honek! Eta nola ez parte hartu! Goza ezazue!!!

Kafe Expreso : 2023/04/19: 3.moduluko anonimoen sketx zoragarriarekin hasi gara

Gaurkoan 3.moduluko anonimoak helarazitako sketxarekin hasi gara, gerra berriz ekiteko gogoekin dabiltzala dirudi. Gozatu dugu, eskerrik asko bihotzez. Bestetik hainbat mezu goxo barrukoentzat. Amaitzeko, duela aste batzuk fmtik entzun ahal izan ez zen Emiliri elkarrizketa, presoen eskubideen aldeko aktibista eta gurearen antzeko irratsaio bat egiten du estatu frantsesean.

Kafe Expreso : 2023

Gaurkoan Uruguaytik jaso ditugu mezu zoragarriak, gora herrien arteko elkartasuna!!! Bestalde gaur Eider Rodriguezekin elkarrizketa egin dugu eta bere liburua zozketatu dugu. Goza ezazue. Datorren astean jai hartu dugu!!!

Kafe Expreso : 2023/03/29: Saturraran 1938-1944, emakumeen kartzelaren inguruan gehiago jakin nahi izan dugu

Gaurkoan, astero bezala mezutxoak entzun ahal izan ditugu. Bestetik Saturraranen kartzelaren inguruan gehiago jakin nahi izan dugu, izan ere 1938-1944 bitartean emakumeen kartzela bat egon zela ez da hain ezaguna, zoritxarrez. Urte horietan zehar milaka emakume igaro arazi zituzten Saturrarango kartzelatik, asko eta asko euren umetxoekin. Gehiago jakin nahi baduzue hementxe duzue aukera. Goza ezazue!!!

Kafe Expreso : 2023/03/22: Gaurkoan saltsa irratsaioa egin dugu!

Gaurkoan mezu gutxi, baina beharrekoak. Bestalde, pasa den astean Zaballan irratsaioa entzuteko aukerarik ez zenez egon, mezu berezi bat berbidali dugu. Azkenik, gaurkoan denbora sobera genuenez, aspalditik egin nahi genuen kartzelako-saltsaren inguruko irratsaio berezia burutu dugu. Goza ezazue!

Kafe Expreso : 2

Gaurkoan beti bezela, maitusunez beteriko mezuak banatu ditugu. Bestetik Emiliri egindako elkarrizketa entzun ahal izan dugu, presoen eskubideen aldeko aktibista eta gurearen antzeko irratsaio bat egiten du estatu fratsesean. Aupa zuek!

Kafe Expreso : 2023/03/08: Mezu goxo feminista ugari!!!!

Gaurkoan Martxoak 8 izanik, mezu hunkigarri ugari jaso ditugu. Mila mila esker denoi! Gora borroka feminista. Aupa zuek!!!

Kafe Expreso : 2023/03/01: Danele Sarriugarteri elkarrizketa eta bere liburu baten zozketa. Ezetz asmatu nori egokitu zaion?

Gaurkoan Dalene Sarrieugarte izan da gurekin eta bere idatzietako hainbat pasarte komentatu eta bat entzuteko aukera izan dugu. Bere liburua ere zozketatu dugu hilabetero bezala, eta dagoeneko asmatuko zenuten nori tokatu zaion. Halaxe da, 3.moduluko anonimoei, azkenean tokatu zaie. Nola ez ba… Hala ere jada xamurtu dugu gure arteko harremana, gure asteroko kolaboratzaile izateko bidean daude… aupa zuek eta eskerrik asko! Goza ezazue!