A desalambrar : M-31 Kolonbiako hauteskundeak

Gaurko elkarrizketan igandean egin ziren Kolonbiako hauteskundeen inguruan arituko gara Rene Behoteguy internazionalistarekin, lehenego aldiz Kolonbiako historian ezkerreko hautagai batek hauteskundeak irabazteko aukerak baititu.

Abesteiaren erradiografian, Miguel Hernandezek idatzitako “Vientos de Pueblo” poema aztertuko dugu, Every Night taldeak egindako bertsioaren bidez.

Kolaborazio atalean, Emakume iraultzaileen memoriari buruz hitz egingo digu itxasok, Cecilia Magni, Comandante Tamara chiletarraren bizitza ekarriko baitigu.
Azkenik, Hitzak tartetxoan, Palestina ekarriko dugu gogora, Majmud Darguish idazlearen “Sobre esta tierra” poemarekin

A desalambrar : M-24 Memoria Historikoa; Jesus Santrich,Cuba, Krabelinen iraultza eta Eva Forest.

Gaurko elkarrizketan, Jesus Santrich omenduko dugu bere hilketaren lehen urteurrenean. Horretarako, hil aurretik gure programan egindako elkarrizketa ekarriko dugu gurera.
Abestiaren erradiografian, Kubako irultzari omenezko abestia dakarkigu Iñakik, No Konforme eta Boikoten Viento de la Habana
Ondoren, 1974ko Portugalera egingo dugu jauzi, apirilaren 25ean diktaduraren kontra altxatu zen kapitainen matxinadara hurbiltzeko asmoarekin. Horretarako pelikula eta liburu bat aukeratu dizkigu Iñigok: “Fusiles y Claveles”, Diego Carcedorena; eta “Capitanes de Abril”, Maria de Medeirosena.
Hitzak tartetxoan, Eva Forestek kartzelan idatzi zuen Diarios y cartas desde la carcel liburuko prologoaren zati bat irakurriko digu Esterrek.

A desalambrar : M17-Defendatu dezagun lurra!

Gaurko elkarrizketan, “Herri jantzia garaipenaren hazia!” lelopean formazio mintegiak antolatu ditu Askapenak larunbat honetan Iruñean. Hauen berri emateko gurean izango da Askapenako kide den Ester.

Abestiaren erradiografian, Boliviako lurraren eta herrien defentsaren inguruko abesti bat ekarriko digu Renek. Luis Ricoren Coraje.

Osteko kolaborazioa Anek dakarkigu. Azken hilabetetan aurrera ateratzen ari diren Tapia legearen kontrako aldarria ekarriz, bizitza eta kapitalaren arteko gudua azaleratuz.

Hitzak tartetxoan, Nakbaren egunaren testuinguruan, Gassan Kanafani Palestinar iraultzailearen Um Saad nobelako hitz batzuk ekarriko dizkigu Esterrek.

A desalambrar : M-3 Apurtu kapitalaren Europa!

Ofentsiba inperialistaren aurrean: Apurtu kapitalaren Europa!’ lelopean haibat mobilizazio antolatu ditu Askapenak datozen egunotan Euskal Herrian zehar, Europar Batasunaren izarea klasista, arrazista eta inperialista agerian uzteko helburuarekin. Mobilizazioetaz zein internazionaliston irakurketan sakontzeko asmoz jarraian Itxaso eta Saul elkarrizketatuko ditugu.

Abestiaren erradiografian herrion oroitzapena irautearen garrantziaz arituko zaigu Iñaki. Horretarako A.N.I.M.A.L. edo Acosados Nuestros Indios Murieron Al Luchar talde argentinarraren ‘Gritemos para no olvidar’ kantuaz baliatuko da.

Osteko kolaborazioa Tamarak dakarkigu. Frontex edo Europako mugetan migrazioa kontrolatzeko jaio zen aparatu politiko-poliziala zer den eta nondik datorren zalduko digu. Faxismoari segurtasuna esaten baitzaio aspaldi.

Hitzak tartetxoan Julius Fucik kazetari eta komunista txekoslovakiarrak 1943ko maiatzaren lehenean gatibu eta izkutuan idatzitako berbak eskeiniko dizkigu Esterrek. Gestapok atxilotu eta urte bereko irailaren 8an fusilatuko zuten naziek.

A desalambrar : A-5 Gerrak dakarkigun Europa!

Brigada kanpainaren baitan hitzaldi bat antolatu du Askapenak datorren ostegunean Gateizko Hala Bedi tabernan: ‘Gerrak dakarkigun Europan’ izenburupean burutuko den solasaldia aurkezteko Askapenako kidea den Shaila Fernandez elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografian borroka eta erresitentzia antifaxistak ekarri nahi ditugu gogora Woody Guthrie abeslari estatubatuarrak Liudmilari eskeini zion kantuarekin, Miss Pavlichenko. Liudmilak ehunka nazi akatu zituen baina pertsona bakar bat ere ez.

Osteko kolaborazioak ur gazitan murgiltzera eramango gaitu. Itsasoa, atuna eta piratak izango ditugu gaur mintzagai Jon Mikel Frenandezi esker. Herri arrantzalea ginela bagenekien bai, baina arrantzan non eta nola ibiltzen garen ere bai?

Hitzak tartetxoan Aleksandra Kollontairen jaiotzaren 150. urtemuga ospatu nahian, emakume boltxebikea, marxista eta iraultzaile honek 1926an idatzi zuen bere autobiaografiaren berba batzuk eskeiniko dizkizuegu.

A desalambrar : M-8 Gora emakume langileen eguna!

Gaurko datak emakumeon borrokaren monografiko bat eskeintzea eskatzen digu ozen.

Elkarrizketarako beraz Hizpide magazinean igorritako ‘Emakumeen borroka eta inperialismoa ekialde hurbilean’ Askapenako kide den Ainhoa Alberdiren jardun zorrotza eskeiniko dizuegu.

Abestiaren erradiografiarako emakume kuruduen martxa bat aukeratu du Renék.

Kolaborazioan ‘Kommuniskak, kamarada feministak’ izenburupean, martxoaren 8aren jatorriaz, izanaz eta izenaz arituko gara .

Amaitzeko hitzak tartetxoan erreferente ditugun kamarada batzuen noraezeko hainbat aipu izango ditugu entzungai Esterren eskutik.

A desalambrar : M-22 Vive la Commune!

Askapenaren brigada kanpaina martxan egonik gaurko elkarrizketatua Julen Mendizabal brigadista izango dugu. Bera Grezian izan zen brigadista eta praktika politiko hartaz gain Greziearen gaur egungo egoeraz ere arituko gara.

Abestiaren erradiografian saharar herriaren erresistentzia jarri nahi du lehen lerroan Renék. Horretarako Mariem Hassanen ‘Haiyu’ abestia aurkeztuko digu iraultza eta borrokarako dei musikatu gisa.

Osteko kolaboraziorako Presoak SOS bildumaren baitan atal berezi bat eskeintzera datorkigu Walter Wendelin: Nortzuk dira guda presoak? Hortxe galdera, erantzuna apur bat beranduago.

Amaitzeko hitzak tartetxoan Parisko Komunaren urteurrena dela eta 1871an Karl Marxek komuneroen lanari buruz argitaratuko zuen testuaren zati bat eskeiniko digu Esterrek.

A desalambrar : M-15 CAF jaitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik!

Datorren martxoaren 17an Gasteizen “CAF, jeitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik” izeneko txostenaren aurkezpena burutuko da CAF enpresak Palestinako okupazioan duen esku hartzea bertan behera uzteko kanpainaren baitan. Gaian sakontzeko BDZ-ko kidea den Alaitz Amondarain elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografian ‘Servano’ Rojavatik iraultzaren arima islatu nahi duen erresistentzia abestia aurkeztuko digu Iñakik.

Palestinaren erresistentziaz ari garela, gaurko kolaborazioan Rafeef Ziadeh poetisa palestinarraren lanaren lagin bat aurkeztuko digu Ester Muñozek.

Amaitzeko hitzak tartetxoan Engelsek Marxi bere hiletan eskeinitako berbak izango ditugu esntzungai.

A desalambrar : M-1 Si vis pacem, para bellum!

Gaurko elkarrizketan, batzuentzat hasi berri den gudaz arituko gara. Ukranian gertatzen ari denaz, ari zenaz eta gerta daitekeenaz hausnartzeko, Irene Ruiz politologo eta kazetariarekin solastuko gara.

Abestiaren erradiografian ereserki antifaxista bilakatuko zen Einheitsfronlied edo Fronte Batua izeneko kanta aurkeztera dator ostean Iñaki. 1934an Bertolt Brecth eta Hanns Eisler sortutako obrak langileon batasunari abesten dio bihotz gorriz.

Kolaborazioan, Tamara Burke, iraultzarako nazien aurka borrokatu zuen beste emakume ahaztezin baten omenez ‘Tania’ ezizena jarri zuen emakume argentinarra, komunista eta noski, internazionalistaz arituko zaigu gerotxoago Itsaso Lekuona.

Bukatzeko eta hasierarekin lotuz, inork kontatu nahi ez zuen guda baten testigu izan den emakume baten poema bat izango dugu entzungai. Elena Zaslavskyk Donbasseko errealitatera gerturatuko digu hitzez hitz.

A desalambrar : O-22 Brigadak bueltan!

“35 urtez udagorritzen” horra hor Askapenak bere brigada kanpainareko aukeratutako leloa. Aurtengo brigaden nondik norakoak jakiteko gera zaitezte gurekin ta entzun gaurko elkarrizketan Askapenako kidea den Ester Muñozek azaltzeko dituenak.

Abestiaren erradiografian aurkezpenik behar ez duen “Internazionala”ren bertsio rockeroa dakarkigu Renek. Kantua ezagutzen ez baduzu, behar gaituzu. Kantua ezagutzen baduzu, merezi gaituzu.

Kolaborazioan, 2021ean Indian gertatutako nekazarien matxinada eta hauen garaipenei buruz barba egitera gerturatuko zaigu gaur Tamara.

Bukatzeko hausnarketarako tartea ere eskeiniko digu gaurko Hitzak tartetxoak. Indarkeriaz, bakezaletasunaz eta bion arteko erabilera politikoaz ezin finago aritu baitzen, beti bezala, Clara Zetkin, orain dela mende borobil bat hain zuzen.

A desalambrar : O-15 Kurdistanekiko elkartasunean martxan

Asteburuan amaitu da Frankfurretik Estrasburgora bidea egin duen kurdoen elkartasun martxa. 23 urte Turkiak bahituta daramatzan Ochalanen askatasunaren aldeko mobilizazio hontan parte hartu duen Askapenako kidea den Aratz Estonbarekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian 1959an Parisen Los Macucambos izeneko taldeak sortu zuen Marchina Pra Angela Davis kantua aurkeztera datorkigu Iñaki.

Kolaborazioan, liburu bat izango dugu mintzagai. ‘Covid19, la respuesta autoritaria y la estrategia del miedo’, bertan covid ortodoxiaren kontrako diskurtso anitzak aurkezten dira ta horien errepaso txiki bat egingo dugu Iñigo Bilboren eskutik.

Bukatzeko eta hasierara itzuliz, Choman Haedi kurduaren poema batekin utziko zaituztegu ‘Hitzak’ tartetxoan Esterren eskutik “Aberri, zer egin zurekin?”.

A desalambrar : O-08 Zer da dekolonialitatea?

Gaurko elkarrizketan dekolonitateari buruz jardungo gara, askapen borrokaren herramienta bezala. Horretarako José Romero Losaco elkarrizketatuko dugu.
Abestiaren erradiografian Savia Nuevaren “Simón Bolivar” abestia entzungo dugu.
Ondoren, PresoakSOS gure munduko preso politikoen inguruko tartetxoan Kolonbiaren inguruan arituko zaigu Walter.
Azkenik, Hitzak tartetxoan, Amelia Tiganus, aktibista abolizionistaren hitzak hartuko ditugu. 2017an Iruñean burututako prostituzio eta trataren inguruko nazioarteko jardunaldietarako idatzitako errelatuaren zati bat izango duzue entzungai Naiararen eskutik.

A desalambrar : O-2 Zer ari da gertatzen Ukranian?

Elkarrizketan Ukraniaren azken ordukoaz, historiaz eta bere gararrantzi geoestrategikoaz arituko gara gaurko gonbidatua dugun, Lur Gil internazionalistarekin.

Abestiaren erradiografian Gabino Palomares-en Mercado Persico aurkeztuko dizuegu. Bertan inperialista eta kapitalistei errepaso txukuna ematen die mexikarrak.

Kolaborazioan, Ebru Timtik eta Aisa Gokkan, bi emakume eta borrokalari kurduren bizitza, ekintza eta pentsamendura gerturatzeko aukera izango dugu gero, Ebru eta Aisa, egur bereko bi ezpalak! izenburupean Abe Belategik eskeiniko digun zutabean.

Bukatzeko socialista ta errepublikarra izan zen James Connolly irlanadarraren idaztietako bat eskeiniko dizuegu: 1907an erditutako “Guk Lurra besterik ez dugu nahi”

A desalambrar : U-25 Indiferentziari gorrotoa!

Gaurko elkarrizketan nazioarteko analista den Txente Rekondo izango dugu solaskide azken asteotan, Kazakhstan ematen ari diren matxinaden nondik norakoak ulertzeko beharrezkoak diren gakoak eskeintzeko asmoz.

Abestiaren erradiografian Adrian Goizueta argentinarraren ‘El Salvador, El Pueblo Vencerá’ diskaren parte den “Canción de Farabundo Martí” kantuaz arituko gara. Iraultzaile komunista honen amets zein borrokak bizirik dirautela oroitzeko aitzaki musikatu paregabea.

Abestiaren gaiarekin jarraituz, pasa den urtarrilaen 22an 90 urte bete zituen El Salvadorren eman zen nekazarien matxinada komunistari buruz arituko gara gaurko kolaborazioan. Bertan Farabundo Martík erein zuen hazi iraultzaileaz eta bere oinordeaz mintzatuko zaigu Jonathan.

Urtarrilaren 22an baita ere, baina kasu honetan 1891an jaio zen Antonio Gramsci. Filosofoa, marxista eta besteak beste kazetaria izan zen italiarra, baina ezerren gainetik militante komunista izan zenaren “Odio a los indiferentes” bere lanaren pasarte bat eskeiniko dizuegu hitzak tartetxoan.