Mas Asfalto : 5. ETXEBIZITZA

Apirileko programan etxebizitza problematika landuko dugu. Lehenengo, mugimendu sozialistaren agenda errepasatzen hasiko gara. Atal tematikoan, funts putretaz arituko da Gasteizko Etxebizitza Sindikatua. Amaitzeko, etxebizitza problematika lantzen duten pelikulen bidez ekoizpen kulturala izango duzue.

Mas Asfalto : 4. ARTEA

Martxoko programan arteaz arituko gara. Hasteko, Paul Beitiaren eskutik EKIDAren azalpen bat izango dugu eta prozesu iraultzailetan artista jokatu beharreko paperaz arituko gara. Beste alde batetik, JMartinako eta Bafe Faltsuko abeslariak dauzkagu artistaren papera aztertzeko eta honekin batera euskal eszena musikalaren zenbat hausnarketa plazarazteko. Amaitzeko, EKIDAk egindako “Manifestu” ikuskizunaren zati bat plazaratuko dugu.

Mas Asfalto : 3. KARTZELA

3. programan kartzlea landuko dugu. Hasteko, presondegien egoera pandemia garaian aztertuko dugu, gero, Zaballako kartzelaren kasuan sakonduko dugu. Bestetik, kartzelaren funtzioa eta zigorraren zentzua gizarte burgesean ikasiko dugu solasaldi baten bitartez.

Mas Asfalto : 2. OKUPAZIOA

2. programan okupazioaz hitz egingo dugu. Hasteko, ofentsiba burgesaren testuinguruan nola gogortzen ari den okupazioaren kontrako jarrera eta, bestetik, enpresa parapolizialek betetzen duten funtzioa aztertuko dugu.

Mas Asfalto : 1. KRISI KAPITALISTA

1. irratsaio honetan gaur egun bizi dugun krisi kapitalistaz arituko gara. Krisi kapitalistaren analisi ekonomiakoa landuko dugu eta gero GKSren partetik pandemiak areagotutako krisiaren ondorio politikoak azalduko dira.