Mercedeseko suhiltzaile industrialak greba mugagabean
Mercedeseko suhiltzaile industrialek 50 egun baino gehiago daramatzate greba mugagabean hitzarmen duin baten alde borrokan. Iker Babio suhiltzailearekin hitz egin dugu beraien aldarriak entzuteko eta datozen mobilizazioen inguruko informazioa plazaratzeko. Datorren ostegunean, martxoak 12 manifestazio bat egingo dute Bilbo Plazatik hitzarmen duin bat exijitu, langileen arteko batasuna aldarrikatu eta borroka kolektibo bat artikulatzeko.
