Inauterietara atzeratuko da Hala Bediren gabon zaharretako jaia[:]

Covid 19ak eragindako pandemiaren egoera eta horren aurkako neurriak direla eta, ez da egingo Hala Bedi Jimmy Jazz aretoan ospatzekoa zen gabon zaharretako jaialdia, baina inauterietarako mantenduko da programazioa. Sarrerak dituztenentzako, itzultzeko edo gordetzeko aukera egongo da.[:]

REPORTAJE | La revolución paciente[:]

Pandemiari emandako aterabide autoritarioa salatzeko kontzentrazioa egin du Gasteizko GKSk[:]

Covid 19ak eragindako pandemiaren aurkako neurriek osasun larrialdiari erantzutetik urrun, autoritarismoa eta kontrol soziala areagotu dituztela salatu dute: «poliziaren presentzia inoiz baino handiagoa da eta eskubideen urraketak normalizatu egin dira». [:]

Erakundeei konpromiso handiagoa eskatu diete SDA Factoryko langileek, enplegu duina babesteko[:]

Abenduaren 17an SDA Factoryko Langileen Batzordeak plantillaren egoera azaldu eta mozio bat aurkeztu zuen Gasteizko Udaleko osoko bilkuran, jarduera industriala eta enplegu duina bermatzeko erakundeen inplikazioa eskatzeko. Mozioa ez zen bozkatu, eta beste bat onartu zuten EAJ, PSE eta PP alderdiek. Enpresa Batzordeak ez du begi onez ikusi onartutako mozio hori, maila berean jartzen dituelako «inposaketak ezartzen ari den» zuzendaritza eta «horiek sufritzen dituzten langileak». [:]

Zaballako espetxera martxa egingo dute igandean[:]

SAREk antolatu du ekimena, euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko eta gradu-progresioa aplikatzeko aldarrikapena zabaltzeko. Hala Bedi Irratiak zuzenean egingo du jarraipena.[:]

«Konponbidea ez da osasun zentroetan asistentziari murrizketak ezartzea, baizik eta giza-baliabideak eta azpiegiturak areagotzea»[:]

Babes handia izan dute atzo, abenduak 22, Arabako Osasun Zentroetan egindako mobilizazioek, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutakoak. Lehen ere hilzorian zegoen Lehen Mailako Arreta lan-karga jasangaitzagatik, eta pandemiaren kudeaketak okertu egin du egoera: «arazoak egiturazkoak dira, egungo osasun-krisia baino askoz sakonagoak eta zaharragoak», salatu dute.[:]

Jon Gabiña (Hala Bedi Izan Media): «Herri mugimendua komunikazioan ahalduntzea da Izan Media tailerraren helburua.»[:]

«Tailer hauek komunikazioaren oinarrizko tresnak erabiltzen ikasteko aukera paregabea dira.»[:]

Iosu Aranberri (Gasteiz Zero Zabor): «Gasteizen zaborraren %34-a soilik birziklatzen da.»[:]

«Gasteizek egun ez du organikoa ongi tratatzeko lekurik.» [:]

Naturaren babes eta kontserbazioaren aldeko ahotsak, Arabako Mendiak Askek zabaldutako hirugarren atxikimendu bideoan[:]

«Naturak behar gaitu, ez diezaiogun huts egin» lelopean, Arabako mendietan «inposatu nahi dituzten» proiektu eolikoen aurkako atxikimendu kanpainaren baitako hirugarren bideoa zabaldu du Arabako Mendiak Aske plataformak. Ossés, Jabier López de Robles, Irantzu Lekue, Eli Etxeberria, Amaia Gabilondo, Oihane Perea, Arantza Arrien, Josune Vélez eta Belén Nevadok hartu dute parte.[:]

De ‘Green Capital’ a ‘capital basura’[:]

Gasteiz está muy por debajo de los porcentajes de «preparación para reutilización+reciclaje (denominados reu+rec)» en residuos urbanos que exige la Unión Europea.[:]

Txileri buruzko analisia Sandra Trafilaf Yáñezen eskutik

Sandra Trafilaf Yáñez maputxea eta militante komunista izango dugu gurean. Sandrak 19 urte zituela eta Txileko diktaduraren aurka borrokatzen ari zela poliziak tiroz larri zauritu eta zortzi urtez kartzeleratu zuten. Espetxetik atera eta kazetaritza ikasi zuen, ordutikan ez dio idazteari eta militatzeari utzi. Adi beraz, badauka eta zer esan.

Leire Vitoria (Presoen euskara irakasle taldea): «Presoek ez dute euskara ikasteko eskubidea bermatuta.»[:]

Espetxeetan euskara ez da ofiziala eta baldintza penagarriak dira euskara ikasten ari diren preso zein euskara irakasleentzat.[:]

Latinoamerika | Txile, Argentina eta Hondurasko aktualitatea[:]

Fakun Aznarezen kolaborazioa.[:]

Urrats bat aurrera Arabako metalaren sektorearen borrokan[:]

ELA, CCOO eta LAB sindikatuek plataforma bateratua sortu dute Arabako metalaren sektorean hitzarmen duina lortzeko helburuarekin. Bederatzi eskakizun zehatz adostu ostean, SEA patronalari helarazi dizkiote gaur, negoziatzera bultzatzeko.[:]

Archives by Month:

Archives by Subject: