Trebiñuko eta Argantzongo udalak Arabarekin bat egiteko galdeketaren bidean
Trebiñuko Enklabea osatzen duten bi udalek atzo onartu zuten Espainiako Gobernuari Araban integratzeko galdeketa egiteko herri kontsultarako baimena eskatzea.
Gehiago…
Gehiago…
Trebiñuko Enklabea osatzen duten bi udalek atzo onartu zuten Espainiako Gobernuari Araban integratzeko galdeketa egiteko herri kontsultarako baimena eskatzea.
Kaleratzea urriaren 23rako aurreikusita dago, eta familiak ez du bizitoki-alternatibarik. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Gasteizko Udalaren jarrera salatu du, eta hainbat mobilizazio deitu ditu kaleratzea geldiarazteko.
Egun osoko egitaraua prestatu dute Judimendi auzoko espazioaren 10. urteurrenean. Mahai-ingurua, bazkaria, kalejira eta kontzertuak prestatu dituzte urteurren borobilerako.
Astearte goizean egin dute erregistroa LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Beraien erranetan, azaroaren 11ko grebak "Euskal Herritik Euskal Herriarentzat" deialdia izan behar du. Deialdi bateratua lantzen ari direla erran dute.
Irailean hasi zuten “Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, ikasleok desobedientzia!” lemapean, urriaren 12ra begirako dinamika ikasleek. Faxismoaren gorakada eta espainolismoaren normalizazio gero eta handiagoa salatu dute hispanitate egunean ikastetxeetan bilduz.
Ikurrinak, oihal gorriak eta amnistiaren aldeko banderak soinean, Aske Antolakundeak manifestazio bat egin du gaur Gasteizen. Asimilazioaren eta indar errepresiboen aurka mobilizatu dira gaur, urriak 12, “hispanitatearen egunean”.
Eguerdiko hirurak aldera berriro ere gerturatu dira ertzainak La Juani bloke okupatura. Oraingoan, aitzakia, goizean desalojatu duten etxean alarma bat ipintzera etorri den teknikoari sarrera bermatzea izan da.
La Juaniren atean hiru txerritxo marraztuta daude, baina oraingoan ez da otsorik agertu. Poliziak etorri dira desalojoa gauzatzera. Poliziek bigarren pisua hustu duten arren, garaipen zantsuekin bukatu den desalojoa izan da. Izan ere, La Juanik, Judimendin jarraituko du.
Sorry, no posts matched your criteria.