Abendaño ikastolako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu dute
Guztira zortzi adingabe dituzten bi familia etxegabetze arriskuan daude. Abendaño Ikastolako komunitateak egoera salatu du, eta etxebizitza duina eskatu du familientzat.
Gehiago…
Gehiago…
Guztira zortzi adingabe dituzten bi familia etxegabetze arriskuan daude. Abendaño Ikastolako komunitateak egoera salatu du, eta etxebizitza duina eskatu du familientzat.
Segi gazte antolakundearen aurkako polizia operaziorik handienean 34 lagun atxilotu zituzten 2009ko azaroan, eta guztiek torturak salatu zituzten arren, ez zen ikerketa judizialik abiatu. Horietako 30en kasuak ikertzea eskatzeko ekimen judizial kolektiboa iragarri du Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak.
Gutxienez lau aldiz erasotu dute faxistek Gasteizko Gaztetxea azken hilabeteetan. Faxismoaren adierazpen txikiena ere borrokatzeko deia egin du Gaztetxeak, eta kutxipasa antolatu du “Faxismoa suntsitu!” lelopean, ostiral honetarako 20:00etan.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatzeko deialdi bateratua aurkeztu dute Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuen Sareak ostiral honetarako. “Espekulazioaren aurka, etxebizitza denontzat” lemapean mobilizatuko dira. Gasteizen 19:00etan abiatuko da manifestazioa Andra Mari Zuriaren plazatik.
Erriberabeitia eta inguruko herrietako biztanleek elkarretaratzea egin zuten irailaren 26an makroproiektuen presentzia eta ugaritzea salatzeko. Bertan irakurri zuten komunikatuan herritarrek makroproiektuen presioaren aurrean duten kezka azaldu zuten, eta lurraldea defendatzeko deia egin zuten.
La versión oficial habló de suicidio. En una carta escrita por él mismo aseguraba que en agosto había sido detenido, drogado y, posteriormente, liberado por la Ertzaintza para ser utilizado como «señuelo». El 26 de septiembre de 1993, fallecía en Bilbo Xabier Kalparsoro, tras caer por una ventana desde la comisaría de Indautxu, en manos de la policía española. Días antes fue visto en Gasteiz, en una situación desesperada y bajo un intenso cerco policial que consiguió burlar. ¿Qué ocurrió durante aquellos días previos a su muerte?
Biharko ezarrita dagoen etxegabetzea gelditzera deitu du Auzoan Bizi Etxebizitza Sindikatuak. Familiak hamalau urte daramatza Nueva Fuera kaleko etxebizitzan, eta 2021etik kaleratze arriskuan dago.
El 23 de septiembre es el Día Internacional de la Bisexualidad. A raíz de esta fecha, nos hemos reunido con Migue del colectivo bisexual Bihurri de Gasteiz. En la entrevista hemos hablado sobre la realidad que viven las personas bisexuales y ha puesto sobre la mesa una serie de reivindicaciones del movimiento.
Errekaleor Bizirik proiektuak 13 urte bete ditu irailean. Urteurrena ospatzeko hitzaldiak, kontzertuak, jolasak, bizikleta martxa, proiekzioak eta abar luze bat antolatu dituzte.
PERI berria adostu dute Udal Gobernuak eta PPk. Testuak 35 hotel berri eraikitzeko aukera emango du. Horrez gain, etxebizitza eta jarduera ekonomikoa uztartzen dituzten “lantegi etxebizitzak” baimenduko dira eraikinetako beheko solairuetan.
Gasteizko Udalaren mehatxuaren ondorioz, berriro geratu dira kalean azken sei hilabeteetan Salburuako auzo elkartearen lokalean lo egin duten Maliko asilo eskatzaileak.
LAB, Steilas, ELA eta CGT-k elkarretaratzea egin dute Gasteizko Letren Fakultatean EHUren azpifinantzaketa salatu eta unibertsitate publikoa indartzearen premia azpimarratzeko.
Gasteizko sarraskiaren 48. urteurrenean, Ertzaintzak modu bortitzean kargatu zuen eraildako bost langileak oroitzeko manifestazioaren kontra. Poliziak lau lagun atxilotu eta hainbat zauritu zituen.
2013-2026 urteetan prezioek %26an gora egin dutela gogoratu dute beharginek, eta enpresak ez duela konponbidea bilatzeko asmorik ere azpimarratu dute.