Beste preso bat hil da Zaballako espetxetik ospitalera eraman eta gutxira

60 urteko preso bat hil da joan den astelehenean egoera larrian zegoela ospitalera eraman ondoren. Salhaketak salatu du presoak egun batzuk zeramatzala osasun egoera larrian, eta espetxeko langile baten eskariz eraman zutela azkenean medikuarengana, berandu bazen ere.

Igor Uriarte preso ohi gasteiztarra hil da

Judimendi auzoko preso ohia asteartean zendu zen bizikletan zihoala, lehen hipotesien arabera bihotzeko baten ondorioz. 55 urte zituen Igor Uriartek, Euskal Herriko herri mugimenduan ezaguna eta kazetaritzan aritua, azken urteetan Urruñan bizi izan zen.

Alokabideren etxegabetzeak salatu ditu Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Apiriletik hona, zortzi familiak jo dute Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren etxebizitza-aholkularitzara, Alokabidek hasitako etxegabetze-prozesuei aurre egin behar dietelako. Familia bakoitzaren egoera desberdina da: lau jada etxegabetuak izan dira, eta beste laurak kaleratze-data noiz iritsiko zain daude. Guztiak zaurgarritasun egoeran dauden familiak dira, eta Alokabideren prozedura opakoei egin behar diete aurre.

herriaren hitza : 2026/07/14 – SHUAI JIAO: Mirari Riolobos Santos y Ekain Otegi.

Entrevista a Mirari Riolobos Santos y Ekain Otegi.
Medallistas europeos en la modalidad del arte marcial Shuai Jiao

herriaren hitza : 2026/07/21 – ANDIMA ERRAZTI, rider de BMX amurrioarra

Andima Errazti Guaresti (Amurrio) es un deportista y rider profesional de BMX y MTB.

Greba egingo dute ikus entzuneko teknikariek abuztuaren 5ean

Hiru greba egun deitu dituzte ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek. EAEko hiriburuetako jaietan deitu dituzte greba egunak, eta Gasteizen kasuan abuztuaren 5erako iragarri dute greba. Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek babestu dute greba deialdia.

Probokazioak, mehatxuak, eta atxiloketak salatu dituzte euskal zaletuek

Ehunka lagun mobilizatu ziren igandean, Espainiako Selekzioak Munduko Kopako finala jokatu baino lehen, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko eta espainiolismoari gorazarre egiten ari zaiola salatzeko. Ertzaintzaren partetik pairatutako probokazioak, mehatxuak eta atxiloketak salatu dituzte Euskal Selekzioaren alde mobilizatu zirenek.

Protesta eskubidea aldarrikatu dute Korda defendatu zuten lagunek

Mozal Legean oinarrituta eta desobedientziaz akusatuta, guztira 7.000 euro baino gehiagoko isunak jaso dituzte Korda espazioa defendatu zuten kideek. Isunen kontrako helegiteak jarri zituzten eta gaur hasi dira horiek ebazteko epaiketak. Protesta eskubidea aldarrikatu dute epailearen aurrean.

Instituzioen utzikeria eta blokeoen ondorioz, asilo eskatzaileak kalera itzuli beharko dira berriro ere

Salburuko Harrera Sareak elkarretaratzea deitu du igande honetarako, asilo eskatzaileen egoera salatzeko eta erakundeei harrera prozesu duin bat eskatzeko. Udalaren Presio eta alternatiba falten ondorioz asilo eskatzaileak berriro ere kalean lo egin beharko dutela salatu dute.

Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatu Sozialista, txosnen auziaz

Seigarren urtez, Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute jaietan txosna jartzeko aukera ukatu diela Txosna Batzordeak. GKSko eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistako bi kiderekin hitz egin dugu gaur egungo egoeraz.

Etxegabetze ilegal bat gelditzea lortu du Auzoan Bizik

Gasteizko erdiguneko etxebizitza batean bizi diren ama, 6 urteko alaba eta gizon bat kanporatzen saiatu ziren etxejabea eta Ertzaintza, inolako agindu judizialik gabe eta modu ilegal batean. Auzoan Bizi Etxebizitza Sindikatuak esku hartzea lortu zuen eta etxegabetzea bertan behera geratu zen.

Ehunka lagunek bat egin dute Gasteizko Letren Fakultatean euskararen aldeko aldarriarekin

“Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat” lelopean, elkarretaratzea egin dute Euskalgintzaren Kontseiluak deituta Gasteizko Letren Fakultate aurrean. Hezkuntza arloko eragile nagusiek atxikimendua eman diete mobilizazioei, unibertsitatera sartzeko probako euskara azterketaren inguruko epaia salatzeko.

Archives by Month:

Archives by Subject: