Azken egunetako erasoak salatzeko elkarretaratzea egin zuen Gasteizko Mugimendu feministak
Elkarretaratzea egin zuen larunbat eguerdian Gasteizko Mugimendu feministak azken egunetako eraso sexualak salatzeko.
Elkarretaratzea egin zuen larunbat eguerdian Gasteizko Mugimendu feministak azken egunetako eraso sexualak salatzeko.
Indarrez hasi du urtea Muinoko Hotsak egitasmoak, Gaztetxea goraino beteta eta oholtza gainean Lepora eta Lisabö bandak. Martxoaren 14ean errepikatuko dute ostiral gaueko arrakasta Sexty Sexers eta Red Iron Squad-ekin.
Ribabellosako Trufaren azoka baliatuz “AHTrik EZ! Arabako Haranak” plataformako kideek elkarretaratzea egin zuten proiektuaren aurkako kontrakotasuna adierazteko. Araba mailan tren sozialaren aldeko sinadura bilketa jarri dute martxan Abiadura Handiko trenaren aurkako hainbat eragilek.
Lan, pentsio eta bizitza duinen defentsan Greba Orokorra deitu zuen urtarrilaren 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Azken urteetako borroka sozialen bultzadaz Arabako kaleak hartu zituzten milaka eta milaka grebalarik. Goizeko piketeek lantokietako jarduna eten zuten eta eguerdian 25.000 lagun atera ziren Gasteizko kaleetara. arratsaldean mobilizazioek aurrera egin zuten Araba osoan zehar.
Goizeko mobilizazio jendetsuen ostean, urtarrilaren 30eko Greba Orokorreko arratsaldeak ere milaka lagun bildu ditu kaleetan. Gasteizko mobilizazioa jendetsuena izan den arren, bloke sektorial ezbedinak egon dira bazkalostean eta gainontzeko herrietan ere manifestazio ezberdinak egon dira.
[:es]Goizean goizetik jarraipen zabala izan du lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko Greba Orokorrak Araban. Piketeek lantoki eta ikastetxe askotako jarduna eten dute. Gasteizen bizi izan dira tentsio une handienak, bereziki pikete feministan eta El Corte Ingles aurrean. Jende uholde batez osatutako manifestazioak eman dio amaiera goizeko egitarauari.
Hego Euskal Herria vive una jornada de Huelga General convocada por la Carta de los Derechos Sociales, una huelga que desde primera hora de la mañana se está haciendo sentir en diferentes puntos de Araba con piquetes y demás formas de protesta. El punto fuerte del día será la manifestación que partirá a las 12:00 desde la Plaza Bilbo de Gasteiz. Estamos haciendo un seguimiento exahustivo en todo el herrialde.
Goizeko lehen piketeekin batera abiatuko den Greba Orokorraren orduz orduko jarraipen berezia burutuko du Hala Beditik. Jarraipenarekin laguntzeko. 656 34 49 82 telefono zenbakia egongo da egun guztian zehar eskuragarri ekimen eta mobilizazio desberdinen bideo, argazki eta azken orduko informazioa jasotzeko
Maiatzaren 8, 9 eta 10ean errekaleorren egingo duten Mamarru Fest-a aurkeztu zuten atzo. Zis gizonei protagonismoa kendu etabestelako subjektuei ikusgarritasuna eman eta erreferentzia berriak ezartzea du helburu jaialdiak. Otsailaren 1ean aurkezpen jaialdia egingo dute Gasteizko Gaztetxean
48 ordu baino gutxiago falta dira urtarrilaren 30eko Greba Orokorrerako. Azken urteetako mobilizazioek hauspotuta dator deialdia. Lan, pentsio eta bizi duinen defentsan bat egingo dute eragile sozial eta sindikalek, datozen borrokei bultzada emango dien batasun ariketa batean.
Urtarrilaren 30eko Greba babesteko arrazoiak jasotzen ditu bideo honek, sektore ezberdinetatik egiten dute deialdiaren kokapena: Jose Soubies Garate (Arabako Pentsionistak Lanean), Miren Esnaola (Gazte Komitea), Jabier Saenz (ESK Sindikatua) eta Amaia Andrieu (Mugimendu Feminista).
Igande gauean, gorriz margotu zituzten Salburuako Lanbideko egoitza eta Olarizuko Mercadona. Ekintzaileek urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean parte hartzera dei egin zioten Euskal herriko langileriari.
Arratsaldeko 19:00ak besterik ez dira, baina iluntasuna kaleetan zehar sartu da. Urtarrileko gau hotzen berotasun aterpe bilakatu da Gasteizko Gaztetxea. Foku gorriak piztu eta oholtza ketu da, barra inguruak garagardo botilatxoz bete diren heinean. Hip-hop kulturan murgildu, eta rap-aren errimen artean dantzatzeko gogoekin gerturatzen hasi da jendea. Gaurkoa zita berezia da muinoko etxearentzat.
Astelehenero bezala kalera atera dira gaur ere Arabako pentsiodunak. Pentsio sistema publiko baten defentsa aldarrikatu eta osteguneko Greba Orokorrean parte hartzeko deia zabaldu dute.