• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa auzitan

Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa auzitan

 11 otsaila, 2020  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa auzitan sarreran

"Causa Especial 20907 / 2017" dokumentalaren proiekzioa antolatu du otsailaren 14erako CDR Gasteizek, Joseba Azkarragaren, Jaume Rouresen eta Andreu Van Den Eynde Oriol Junquerasen eta Raul Romevaren abokatuaren parte hartzearekin

Andreu Van Eynde Oriol Junquerasen eta Raul Romevaren abokatua da eta ostiraleko mahai-inguruan parte hartuko du | Argazkia: EFE

“Causa Especial 20907 / 2017” dokumentalaren proiekzioa antolatu du CDR Gasteizek ostiral honetarako, otsailak 14, 18:00 Salburuako Gizarte Etxean.

Kataluniako buruzagi independentisten auzia aztertzeko maha-ingurua ere antolatu dute egun horretarako. Bertan Jaume Roures dokumentalaren zuzendaria, Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburu ohia eta Andreu Van Den Eynde arituko dira epaiketaren nondik norakoak aztertzen.

Andreu Van Eynde-k berak lehen pertsonan bizi izan du “proces-aren” aurkako epaiketa, bera izan baita  Oriol Junquerasen eta Raul Romevaren abokatua.

Konjura judiziala auzitan

2017ko urriaren 1eko erreferendumaren aurkako epaiketa du aztergai “Causa Especial 20907 / 2017” dokumentalak, Auzitegi Gorenaren independentzia falta eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri ziren  buruzagi independentistak epaitzeko zilegitasun eza azpimarratzea helburu. Mediaprok ekoiztutako lana da, 2018ko abenduaren 18an TV3-en estreinatua.

Dokumentalaren estreinalditik 10 hilabetera, 2019ko urriaren 15ean, Espainiako Auzitegi Gorenak espetxe zigorra ezarri zien Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu zituen bederatzi buruzagi independentistari.

Sedizio delituagatik zigortu zituen Auzitegi Gorenak bederatzi horiek: guztira 100 urteko espetxe zigorra ezarriz. Zigor handienak Oriol Junquerasi eta Generalitateko kontseilari zirenei ezarri zizkien.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Gasteiz infernu bilakatuko dute otsailaren 22an hiriko gune autogestionatuek
Klase batasuna aldarrikatuko dute martxoaren 3an eta 8an →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT