Zaldibarko zabortegiko hondakinak Gasteizera ekartzeko aukera mahai-gainean
Gasteizko Udala prest agertu da Zaldibarko hondakin “ez arriskutsuak” Gardelegiko zabortegian hartzeko. Urte luzez lindanoa metatu da Gardelegin eta hainbatetan isurketak gertatu dira Zadorra ibaira.