• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > URSSAren lursailean “pelotazo” urbanistiko bat salatu du EH Bilduk

URSSAren lursailean “pelotazo” urbanistiko bat salatu du EH Bilduk

 4 maiatza, 2021  through Alea.eus InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude URSSAren lursailean “pelotazo” urbanistiko bat salatu du EH Bilduk sarreran

EH Bilduk salatu du Urtaranen gobernua "pelotazo urbanistiko bat" prestatzen ari dela, URSSA enpresak Jauregilanda inguruan duen lursail bat etxebizitzak eraikitzeko birkalifikatuz. through Alea.eus

URSSAren lursailean “pelotazo” urbanistiko bat salatu du EH Bilduk

30 urtera begirako hirigintza eredua birdefinitu nahi du Gasteizko Udalak, eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko lehen zirriborroa aurkeztu zuen apirilean. EH Bilduk “pelotazo urbanistiko” bezala definitu du Udalaren proiektuetako bat; izan ere, HAPOren aldaketa baliatuko luke gaur egun hartzekodunen konkurtsoan dagoen URSSA enpresaren orube bat birkalifikatzeko eta bertan etxebizitzak eraiki ahal izateko.

EH Bilduko udal taldeko bozeramaile Felix Gonzalezek gogorarazi du 40 urtez behartuta zegoen lekualdaketa bat ez egiteko baimena eman zaiola URSSAri, eta, geroago, bi orubeen inguruko jabetza osoa aitortu zaiola. “Orain, bankuek sekulako negozioa egin ahal izango dute orube horretan; hau da, EAJ banketxeetara bidaltzen ari den mezua argia da: urrezko meategi baten gainean zaudete”, kritikatu du.

Lau hamarkada lekualdatzearen zain

1976an, Udal Batzorde Iraunkorrak —gaur egungo Tokiko Gobernu Batzarraren baliokidea— akordio bat lortu zuen URSSA enpresarekin eta Gasteizko Udal Aurrezki Kutxarekin. Akordio horren arabera, URSSA enpresak Adurtzatik Jundizko lursail batera lekualdatu behar zuen, gehienez ere hamar urteko epean. EH Bilduk salatu duenez, ordutik ez da akordioa betearazi duen udal gobernurik.

Lau hamarkada beranduago, 2018an, URSSAri Jundizko lursaila behin betiko esleitzea erabaki zuen Urtaranen gobernuak, horretarako Adurtzan okupatzen dituen lursailak uzteko baldintza jarri gabe. Tokiko Gobernu Batzarrak betetzat jo zuen jatorrizko akordioa. Ondorioz, milioi eta erdi euro jaso zituen, baina uko egin zion lekualdatzeari.

Orduan, EH Bilduk aldarrikatu zuen “ezin zitzaiola uko egin 40 urte lehenago inguruarentzat desegokitzat jotzen zen jarduera hori lekualdatzeari”, eta ebazpena berraztertzeko errekurtsoa jarri zuen; ez zuen aurrera egin.

Birkalifikazioa

HAPOren oinarrien eztabaidaren atarian elementu hori sartzea “eskandalagarria” deritzo EH Bilduk: “Ez die inola ere erantzuten ez auzoaren beharrei, ez HAPOren aurrerapenak planteatzen zituen helburuei”.

Udal talde subiranistaren ustez, “helburu bakarra orubearen azken jabeek, bankuek, dirutza irabaztea da; beste era batera esanda, lasai egoteko mezua helarazi zaie bankuei, eta orain etxebizitzak eraiki eta saldu ahal izango dituzte ia baliorik ez duen eta plangintzarekin bat ez datorren orube batean”.

Gaur egun, URSSA enpresaren industria orubearen balioa oso baxua da. “Ez dago plangintzaren barruan, ez da erakargarria industria erabilerarako eta, gainera, deskontaminatu egin behar da”, azaldu du Gonzalezek. “Bankuak beti egon dira birkalifikatzeko eskaera horren atzetik; are gehiago, une batean, enpresari diru gehiago emateko baldintzatzat jarri zen birkalifikazio hori lortzea, eta horrek enpresari eta hiriari xantaia egitea da”.

“Lotsagarria da”, deitoratu du Gonzalezek, eta ohartarazi du EH Bilduk ez duela baldintza horietan orubearen birkalifikazioa babestuko.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← [:es]Eguzki presenta alegaciones al proyecto de desmantelamiento de Garoña
Kuartango Arkamuko parke eolikoaren aurka agertu da, baina Agurainek Iturrietakoa babestu du →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT