Atzoko protestan jasandako poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak
GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako errelatoak "gezurtatu" dituzte baita eragileek.
Atzo txosnen beto politikoaren aurkako kanpaldian gertatutakoaren harira, prentsaurrekoa egin dute gaur Andra Mari Zuriaren plazan GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jasandako errepresio polizialaren aurka eta protestarako eskubidea bermatzearen alde. Bi bozeramaileek “argi eta garbi” esan nahi izan dute “giro lasaian” egiten ari ziren ekimen baten aurka kargatu zuela poliziak. Poliziaren bortizkeria salatu eta gaitzesteko kontzentrazioa egin dute gaur 18:00etan Andre Maria Zuriaren plazan.
Poliziak eta Segurtasun Sailak errelato faltsua zabaldu dutela salatu dute bi eragileek. EAJ, PSE eta PPk GKS eta Etxebizitza Sindikatuaren kanpalekua “biolentoa eta antidemokratikoa” izan zela adierazi dute sinatutako irakurketa bateratuan. Maider Etxebarriak atzoko kanpaldia gaitzetsi du eta eskerrak eman dizkie Udaltzaingo eta Ertzainei haien lanagatik. Kargetan, zazpi polizia zauritu zirela esan du udalak. Bi eragileetako bozeramaileek adierazi dute “gertatutakoaren testigu diren hamarnaka bideoek argi erakusten dutela “protesta baketsu bat modu bortitzean erreprimitu zutela” Ertzain eta Udaltzaingoek
“Gasteizko Txosnetan jasaten dugun beto politikoa ikusaraztea eta, beste behin, egoera honi irtenbide bat bilatzea eskatzea” izan zen atzoko kanpaldiaren helburua. Hasieratik “presentzia poliziala handia” izan zela adierazi dute gaurko prentsaurrekoan. Arratsaldea aurrera joan hala, ehunka lagun hurbildu ziren plazara, “horietako asko adin txikikoak” eragileek adierazi dutenez. Poliziak orduan, plaza inguratu eta perimetroa itxi zuela kontatu dute bozeramaileek, “jende askok perimetrotik atera nahi zuen baina poliziak ez zien utzi”.
Kargak “inolako abisurik gabe” hasi zirela adierazi dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak, “norabide guztietan hasi zen kargatzen ertzaintza: protestan ari ginenon aurka, kazetarien aurka, kontzertua ikustera gerturatu zirenen aurka, eta baita, kaletik zebilen jendearen aurka ere”. Poliziek “Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu” eragin zituztela adierazi dute eragileek. Baita kazetari bat jipoitu ere.
Mugimendu sozialistatik, jasandako errepresio poliziala ez dute “kasu isolatutzat hartzen”. Bai atzo gertatutakoa, bai Etxarri Gaztetxeko desalojoan larriki zauritutako gaztearen kasua, eta baita Azpeitian “ACAB” errotuladorez marrazteagatik gazte batek jasandako zigorra, bizi dugun “autoritarismoaren eta erreakzioaren” gorakadarekin lotu dute.
Protestaren jatorrira itzuliz, azkenik, GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak txosnetan egoteko eskubidea dutela aldarrikatu dute, eta elkarrizketei hasiera emateko deia luzatu diote Gasteizko Txosna Batzordeari, konponbide bat aurkitzeko “prestutasun osoa” dutela adieraziz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
