Venezuela | Maduroren juramentazioa eta Espainiako botere kolonialaren amaiera “
Venezuelako aktualitate politikoari buruzko kolaborazioa Hizpidean
Gaur Mikel Moreno izan dugu, hilabetero bezala Caracastik. Igande honetan, Bake Epailek 5000 zirkuitu komunaletan aukeratzeko hauteskundeak izango dituztela kontatu dugu. Bake Justizia Komunala-ren kudeaketa, aurrera eramango dute datozen 3 urtetan zhear.
Espainiako botere kolonialaren bukaera gogoratu zuten aurreko astean Venezuelan. Abenduaren 7an, Peruko Ayacucho-ko Batailaren 200. urteurrena izan bai zen.
Urtarrilaren 10ean, hurrengo 6 urtetarako juramentazioa egingo du Madurok. Bitartean, Edmundo Gónzalezen oposizioa biolentzia piztu nahian dabil. Hala ere, momenturarte egindako mobilizazio saiakerek porrot egin dute.
Plan edo komplot batzuk desartikulatu dituzte gobernutik. EEBB-ek presioa handitu dute, horren adibide da Ley Bolívar, deritzona, blokeoa sakontzeko legea. Ezin da jakin Trumpen kargu hartzea onerako edo txarrerako izango den neurri hauei dagokienez.
Urtarrila hasierarako nazioarteko topaketak antolatu dira Venezuelan, horrekin batera juramentazioaren inguruan antolatuko festibal bat ere izango dira.
Kolaborazio osoa hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!