Nakbaren 75. urteurrenean, Palestinaren askatasuna aldarrikatu dute Gasteizen
Elkarretaratzea egin dute Israelen okupazioaren aurka, BDZ mugimenduak deituta.
Urtero, maiatzaren 15ean, Palestinako Nakba eguna gogoratzen da. “Hondamendia” esan nahi du arabieraz, mugimendu sionistak palestinarren garbiketa etnikoa hasi baitzuen egun horretan 1948an.
Aurten 75 urte bete dira Israelgo Estatua sortu zela eta Palestinarrek erbestealdia hasi zutela. Nakbaren urteurren honetan, kolonizazio sionistaren kontra elkartu dira Gasteizen dozenaka lagun, Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpainak antolatutako elkarretaratzean. Palestinari elkartasuna adierazi diote, askatasunaren aldeko erresistentzian eta borrokan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!