Solasaldia | Ipar Euskal Herriko borrokak, Arbonako okupazioa eta murgiltze eredua
Iratxe Alvarez eta Ruben Sanchez, ikasturteko lehen tertulian.
Ipar Euskal Herria izan dugu hizpide gaurko solasaldian. Alde batetik, jadanik 80 egun bete dituen Arbonako lurren okupazioaz aritu gara, laborantzarekin daukagun loturaz eta Ipar Euskal Herriko laborarien borroka moldeez. Bestalde, eta ikasturte berria hasi dela baliatuta, euskarazko murgiltze ereduaz aritu gara, Molac legeaz eta hizkuntzaren politizazioaz.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Solasaldia | Ipar Euskal Herriko borrokak, Arbonako okupazioa eta murgiltze eredua00:17:26
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!