Hiketaldi berri honetan software askea hizpide izango dinagu gertuko perspektiba batetik. Hasteko, gurekin Ilargi izan dinagu, Hala Bediko teknikaria. Google, Amazon, Facebook, Apple, Microsoft (GAFAM, lagun eta arerioentzat) eta besteen rolaz jardungo dinagu, baita teknologia burujabetzari buruz gogoeta egiteko garrantziaz ere. Horrez gain, gaurko saioa erraz erabil daitezkeen software askeko adibideez zipriztinduta zagon. Hona hemen haietako batzuk:
Euskal Herriko software askeko komunitatea: librezale.eus
Iragarki blokeatzailea: adnauseam.io
Dokumentuak editatu/partekatzeko: cryptpad.fr
Email zerbitzuak: autistici.org, posteo.de, protonmail.com
Sistema eragileak: Linux Mint, Fedora, Manjaro, Ubuntu…
Internet bilatzailea. duckduckgo.com