UHINTIFADA 455. Aste honetako arretaren jomuga Jerusalemen jarri dugu, izan ere, azken asteotan Israelgo erregimen kolonialaren armadak eraso bortitzak burutu ditu hiri honen kontra. Erasoak, gainera, ramadanaren ospakizunen testuinguruan gertatu dira, eta komunitate musulmanaren otoitz leku esanguratsuen kontra zuzendu dituzte, bereziki Al Aqsa mezkitaren kontra. Bortizkeriaren gorakada hau duela hilabete batzuk abiatu zen Zisjordanian, eskuin muturra gobernu hebriarrera sartzearekin batera, baina duela hainbat hamarkada erregimen sionistak Palestinako bertako populazioaren kontra zuzendutako garbiketa etnikoaren kanpainiaren testuinguruaren barruan kokatzen da. Eraso hauek eta erasook gertatzen diren testuinguru politikoa aztertzeko Eugenio Garcia Gascon izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Garcia Gascon itzal handiko kazetaria da, hiru hamarkadatik gora bizi izan da Jerusalemen eta bertan garatu du bere ibilbide profesionala.