Langile bat hil ondoren Arabako Aldundiak jarrera aldatu eta egoitzetako ordezkari sindikalekin batzartuko da
Jarrera aldatu du Arabako Foru Aldundiak eta egoitza pribatuetako eta etxez etxeko laguntza zerbitzuko ordezkari sindikalekin batzartuko da bihar, apirilak 30. Hasiera batean Aldundiak uko egin zion, COVID-19ak eragindako kirisaren baitan, sindikatuekin batzartzeari, iragan asteko lan heriotzak eragin du jarrera aldaketa.