«Sitsak» izeneko lan berezia aurkeztu du Izaki Gardenak talde gasteiztarrak
Izaki Gardenak talde gasteiztarrak disko eta bideo berriak aurkeztu ditu gaur Izaskun Arrue Kulturgunean. «Sitsak» izenpean argitaratuko duen lan honek Durangoko Gakobeltz Hit Faktorian grabatutako lau kanta berri dauzka eta taldearen ibilbidean zehar sortutako beste sei kantekin batera kaleratuko dute. Aurkeztutako lana CD eta binilo formatuan plazaratuko dute Libe Kortazarrek egindako diseinuarekin.
«Sitsak gauez ateratzen direnez ez dute kolorerik behar, ilunpea dutelako bizitoki. Hala ere, tximeletak dira» esan du Jon Basaguren. Iluntasun eta argiez solastu dira Izaki Gardenak taldeko kideak, sortzean gai ilunekiko duten erakarpenaz. Musikalki, aldiz, bluesa eta pop-aren influentziak aipatu dituzte.
Biniloaren A aldean argitaratu dituzte Sitsak, Ausartenak, Hamahiru eta Herio abesti berriak. Sitsak kanta estudioan bertan osatu dela esan dute, era horretan sortutako haien lehen abestia. Ausartenak abestia Gasteizko Frantzia kaleari idatzia dago, letra musika sortu baino lehen poema eran idatzia eta gerora musikatu dutena. Hamairu kanta, Glenn Danzing-ek Johnny Cash-i idatzitako «Thirteen» kantaren moldaketa da, Basagurenek bakarka sarri jo izan duena baina oraingoan talde formatuan grabatu dutena.
Kanta berriak aurkezteaz gain, bi bideo berri aurkeztu dituzte. Bideo hauek Itziar Garaluce artista bisualak egin ditu. Herio izeneko kantaren bideoklipa Zaramagako elizan grabatu dute. Jon Basagurenek aipatu du kanta hau zuzenean abestean, hirugarren estrofara heltzean, tokian tokiko errealitate politikoari egiten ziola erreferentzia. Baina, oraingoan, abestia grabatu behar zuenean, martxoak 3ko gertakariei egin izan nahi die keinua estrofa horretan. Zaramagako elizaren arkitekturak ondo laguntzen dio zuzenekoaren indarrari eta gordintasunari. Kanta hau Gary Davis-en «Death don´t have mercy» kantaren bertsio librea da.
Biniloaren B aldean, berriz, urteetan zehar sortzen joan diren abestiak sartu dituzte, zuzenean kantatutakoak, baina disko edo binilo formatuan kaleratu ez dituztenak.
Lan berezi hau ezagutarazteko bost kontzertu emango dituzte abenduan. Horietako bat Gasteizen izango da, IAKn, abenduaren 26an.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
