• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Etxegabetze bat atzeratzea lortu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Etxegabetze bat atzeratzea lortu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

 2 abendua, 2025  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Etxegabetze bat atzeratzea lortu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak sarreran

Ostegunean zegoen ezarrita desalojoa Gasteizko Alde Zaharrean. Sindikatuaren "gaitasun antolatuei esker" kaleratze data atzeratzea lortu da.

Etxegabetze bat atzeratzea lortu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Datorren ostegunean, abenduaren lauan, Alde Zaharreko Zapatari kalean bizi den familia zaurgarri bat etxegabetzeko asmoa zuen Gasteizko Udalak. Desalojoa baino bi egun lehenago lortu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak etxegabetze data atzeratzea, “etxebizitzaren arazoa pairatzen dugunon artean antolatzeak ematen dizkigun gaitasunei esker”.  Sindikatuak salatu duenez udalak ez dio bizileku irtenbide iraunkorrik eskaini familiari, eta bizi izan duen ziurgabetasun eta antsietate egoera azpimarratu dute. Desalojoa atzeratu den arren, momentuz ez da bertan behera gelditu.

Martxoan udalak hiru kaleratze espediente ireki zituela ohartarazi zuten. Lehenengoa, apirilaren 23rako zegoen ezarrita, baina Sindikatuak atzeratzea lortu zuen. Bigarren kaleratzea ekainaren hemeretzirako zegoen deituta, eta hiru egun lehenago familiak etxea utzi zuen, bizitoki alternatibarik jasoko ez zuen mehatxupean. Aste honetan ezarrita zegoen hirugarren desalojoa, eta bi egun lehenago atzeratzea lortu du Etxebizitza Sindikatuak.

Udal gobernua etxegabetze horiek justifikatzen saiatu da, “hustutako etxebizitzek behin hutsik daudenean erabilera soziala izango dutela” esanez. Hala ere, azken etxegabetzea egin eta sei hilabetera etxebizitzak hutsik jarraitzen du. Sindikatuak salatu duenez, “erakundeen diskurtsoaren eta benetako praktikaren artean kontraesan nabarmena dago”.

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak etxegabetze guztiak behin betirako gelditzea eskatu du eta premiazko neurriak egoera okerrenean daudenak babestera bideratu behar direla adierazi du.

 

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Hamaika ekintza egingo dira Gasteizen Euskararen Eguna ospatzeko
«Sitsak» izeneko lan berezia aurkeztu du Izaki Gardenak talde gasteiztarrak →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT