Kurdistan Uhinetan : 1×11 Escuelita Abya Yala eta hauteskundeak Turkian

[23-5-13]

Gaurkoan, YPJ-ren 10. urteurrenari eta escuelita Abya Yalari buruz hitz egingo dugu eta amaitzeko, Turkiako hauteskundeei buruzko elkarrizketa (HB-n emititu zena) izango dugu.

(euskaraz)

BabaZorra : ACAF: All cops are friends??? Ezzz BZ 1-12

Gaur polizia dugu hizpide, eta, spoiler, ez dugu ondo hitz haiei buruz, pista gorroto zaitutegu. Entzun progrma eta listo, por si acaso ez dugu ezer gehiago esango hemendik epaileren batek ezer ez leporatzeko.

A desalambrar : M-30 Euskal Herria salgai!

Pasa den maiatzaren 23an Barakaldon Banku Mundialak burutatuko bisitaren arira erakunde honen kontra antolatutako mobilizazioari heldu nahi diogu eta horretarako egun hartako antolatzaile izan zen Araba Bizirik elkarteko kidea den Iñigo Lezarekin solasteko aukera izango dugu.

Ondoren abestiaren erradiografian Vallekaseko No Konforme rock taldeak Berta Caceres hondurastarraren omenez sortutako ‘Seremos Millones’ kantua entzuteko aukera izango dugu.

Abestia soilik ez, gaurkoan kolaborazioa ere eskeiniko diogu Berta Cáceresi. Lurraren defentsan eta uraren pribatizazioaren aurka tinko borrokatzeagatik akatu zutenaren bizi, pentsamolde eta ekintzen errepasoa egingo dugu Itsaso Lekuonaren eskutik.

Kafe Expreso : 2023/05/31: Gaurkoan bidaia birtual zoragarria Rubenen eskutik!

Gaurkoa mezu nahikotxo banatu ahal izan ditugu, abesti eskaerekin batera, zoragarria izan da! Bestalde Ruben reportero ditxarratxeroak bidaia birtuala egin digu Errekaleorreko jaietan. Entzun eta goza ezazue!

Uhintifada : Santiago González Vallejo: «CAFek erantzun erabat zinikoa eman die Kontakturako Nazio Puntuak eskatutako txostenei, adierazi die inbertsiogileei tranbiaren proiektua Israelen jorratuko dela, baina gauza nabarmena da trenbidearen ibilbidea Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetan zehar doala»

UHINTIFADA 458. Datorren ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu du bere Beasaingo egoitzan. Espero liteke topagune hori foro egokia izatea enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodun eta inbertsiogileei nazioarte mailan eskuartean darabiltzan proiektuen inguruan; besteak beste; nazioarteko legedia urratuz, eta okupaziopeko eremuetan zehar, konpainia gipuzkoarra Jerusalem Ekialdearen eta Jerusalemeko hirigunearen artean eraikitzen ari den tranbia linearen inguruan. Baina, zantzu guztien arabera, beste behin ere, seguruenik, ezikusiarena egingo dute etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. 2019an Israelgo administrazioak eremu palestinarrean ilegalki okupatutako koloniak azpiegitura egonkor batez hornitzeko proiektuaren kontratua esleitu zien CAFek eta Shapir konapinia israeldarrak osatutako patzuergoari, proiektua nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa bada ere. Gogoratu behar da Shapir, CAFen bazkidea, NBEren zerrenda beltzean dagoela, Palestinako okupazioarekin aberasten den enpresetako bat delako. Kontu honetaz hitz egiteko Santiago Gonzalez Vallejo ekonomilaria gonbidatu dugu Uhintifadako mikrofonootara. Gonzalez Comité de Solidaridad con la Causa Árabe erakundeko kidea da.

O no será-Edo ez da izango : Coeducación

La coeducación es una oportunidad para las criaturas para actuar con libertad en la escuela y romper los roles asignados.

Filosofía para Mentes Inquietas : MARINA GARCÉS – 1er Programa

El puente de Mostar : PROG.198 ETAPAS DE LA VIDA, H.A Y S.I

En este programa os hablaremos sobre cómo vemos desde la residencia las etapas de la vida y de cómo afrontamos los pasos de una residencia a la otra. Tendremos invitados especiales de nuestra otra residencia.

BabaZorra : Interneten alabak gara eta nabari da BZ – 1.11

Badakaziue bizitza nolakoa zen teknologiaren aurretik? Ez? Guk ere ez lasai, baina beti bezela burutik pasatzen zaizkigun teoriak bota ditugu, txikitako jolasak, sare sozialak, ordenagailuak…

Kafe Expreso : 2023/05/24: Gaurkoan Zeta izan dugu gurekin

Gaurkoan irratiko irratsaio kideek bidali dizkigute mezuak barrukoentzako. Bide batez kalean bizi dugu hauteskunde giroa ere barrukoek bizi dezaten nahi izan dugu, eta azkenik Zeta izan da gurekin zuen zalantzak argitzen. Goza ezazue!

Uhintifada : «CAF konpainiak, Elhuyar Fundazioaren urteroko sariak diruz lagunduz, Palestinan burutzen ari den proiektu ilegalaren inguruko erantzunkizuna zuritu egin nahi du, estrategia hori Euskalwashing dela salatu dugu»

UHINTIFADA 457. Israelgo erregimenak bere irudi publikoa zuritzeko bere propaganda aparatuak baliatzen dituen bezala, haren politika kolonialetan esku hartzea duten nazioarteko eragile eta konpainiek ere zurikeria-kanpainia erakinkorren beharra dute euren etika gutxiko jokaerak ezkutatzeko. CAFen kasuan euskara eta euskal kulturaren inguruko ekimenen sustengua da bere jokabide kriminalaren gaineko arreta desbideratzeko trikimailua; dela Korrikaren kilometro bat diruz lagunduz; dela, azken asteotan bezala, CAF-Elhuyar zientzia sariak sustatuz. Estraegia horri “Euskalwashing” izena eman zaio.

A desalambrar : M-23 Aukerarik gabeko hauteskundeak

Pasa den maiatzaren 14an Turkian burututako hauteskundeen emaitzetatik tiraka bertako egoera zein bere inguruan edota mundu mailan izango dituen ondorio eta eraginak aztertu nahi ditugu gaur gure elkarrizketatuarekin batera, abokatua eta militante internazionalista den Aratz Estonbarekin hain zuzen.

Ostean abestiaren erradiografian Ali Primera kantautore iraultzaile venezolarraren ‘Basta de hipocresia’ kantu zorrotz, zintzo eta zuzena aditzeko parada hartuko dugu.

Amaiera aldera gaurko kolaborazioan “Marxismoa Abya Yalan” bildumaren hirugarren kapitulua eskeini nahi dizuegu, pentsamendu marxista latinoamerikarraren argazkia eskeini digun Jonathan Montilla internazionalistaren esku eta ahotik.

O no será-Edo ez da izango : Kuirra al da Gasteizko gaua?

Gaurko saioan Satelite taberna eramaten duen Viviana Cavazosekin egon gara. Bestalde, Leire Vargasekin Señora Sariketaz eta Sateliten egongo den bollo bertso saioaz hitz egin dugu.

Filosofía para Mentes Inquietas : JAVIER SÁDABA – 2º Programa de 2

Archives by Month:

Archives by Subject: