O no será-Edo ez da izango: Indarkeria matxistei aurre egiten!
Irratsaio honetan indarkeria matxistaren kontrako borrokara hurbildu gara, Gasteizko Mugimendu Feministaren protokolo lantaldeko eta EHko EMMko kideak elkarrizketatuta.
Gure 2025eko lehenengo saio honetan indarkeria matxistara gerturatuko gara, hobeto esanda, indarkeria matxistaren kontrako borroka eta salaketetara. Gure hurrengo mugarriaren bitartez egingo dugu: Atarrabian izango diren Jardunaldi feministak “Indarkeria matxista jakean. Nondik, nola eta norekin erresistentzia borrokak.”, Euskal Herriko Emakumeon* Mundu Martxak urtarrilaren 25ean antolatu dituenak. Horretara gerturatzeko Ekhi Petriatu izango dugu gurean. Horrekin batera Gasteizko Mugimendu Feministako protokolo lantaldearen urte osoko lanera gerturatuko gara, Argiñe Nur Khiari Martinez de Antoñana elkarrizketatuz. Inportantea delako horrelako hitzordu bat agendan eukitzea eta egiten ari diren barne lanketak ezagutzea, indarkeria matxistak eta sistema honen beste indarkeria guztiek egunero itxaropena kentzen digutenean.
Anari eta Belakoren Deus ex machina, Roba Estesaren Desakatant eta Zea Maysen Elektrizitatea abestiaren 25. urteurreneko bertsioa entzun ditugu. Eskerrak bidelagun ditugun abesti hauek!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!