O no será-Edo ez da izango: Feministaldia eta Inmersiones, Agur eta Ciao!
Feministaldia eta Inmersiones, aurten elkarrekin kolaborazioan, Agur eta Ciao!
Gaurko saioan eta jada beste urte batzuetan ohitura demn bezala, Feministaldiaz hitz egin nahi genuen. Aurten gainera Inmersionesekin elkarren kolaborazioan ibili dira eta bi proiektuetaz hitz egin dugu Leire eta Laurarekin, jada beste batzuetan ere gure artean egon diren kideak.
Elkarrizketa motza izan da, gehio entzuteko gogoz geratu gara, baina programazioko erritmoa, irratiko denborak, bizitzako denbora eta erritmoa… apur bat zaila izan da puzzlea egitea eta beraien ahotsa entzun ondoren, programazioak hartu eta barnean sartu gara irratsaio kideok. Monique Wittigen Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa hartu dugu. Feministaldian, Poma bandakoek performance egin eta gu apur bat jolasean aritu gara hortik abiatuta.
Azkenik Inmersioneseko festa, Baratzako urteurrenarekin bat egin dute, Olfa Sendesniren RABI(a)-Amorrua pieza ikusteko eta Satelite tabernan bukatu da Eromena Djarekin. Bertan buruak astindu eta dantza ta dantza aritu dira.
Bestalde, Durangoko azokari ere begira jarri gara zenbait liburu eta autore komentatuz eta bertan entzundako kantaren bat entzun ditugu hemen ere.
Gozatu programa!
Baratza Aretoa: web, instagram
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!