Diru publikoarekin
CAF enpresa Jerusalemgo tren arinaren Israelgo proiektu ilegala garatzen eta mantentzen ari da. Proiektu honek, lurren behartutako desjabetzea eta palestinarren jabetzak suntsitzea dakartza eta horrela, tren arina Israelgo apartheidaren tresna bihurtu da. JLR edo tren arinaren proiektua ezinbesteko elementua da Israelgo agintarien estrategian okupatutako lurralde palestinarraren anexioa formalizatzeko eta nazioarteko zuzenbidearen arabera, Palestinako herriari bere […]
Read MoreTeresa Aranguren: «Inpunitateak krimena iraunarazten du, horixe da Shereen Abu Aklehren erailketa eta palestinarren aurkako eguneroko ankerkeria ulertzeko gakoetako bat»
Uhintifada 432. Iragan maiatzaren 11n Israelgo okupazio armadak berariaz erail zuen Shereen Abu Akleh kazetari palestinar ezaguna, Jeningo (Zisjordania) eskualdeko errefuxiatuen kanpamendu batean okupazio indarren eraso baten berri ematen ari zela, eta bere kazetari-ekipazioaz jantzirik eta identifikatzeko moduan zegoela. Abu Aklehren kasua ez da lehenengoa, eta tamalez, ez da azkena izango; izan ere; asko dira beren jardun profesionala burutzen ari zirela Israelgo erregimenaren indarrek erail dituzten kazetari palestinarrak. Baina oraingo honetan, hilketa honek bereziki astindu du Palestinako eta mundu osoko iritzi publikoa; Abu Aklehk hogei urtetik gora baitzeramatzan Al Jazzeran, mundu arabiarreko itzal handieneko telbistetako batean, korrespontsal lanetan; eta ondorioz, oso ezaguna baitzen. Gainera, okupazio indarrek kazetariaren hileta erasotuz eta hainbat senitarteko atxilotuz erakutsi duen ankerkeriak ere berezia egiten du afera hau.
Read More«Eguneroko harreman estu bat dago EAJ, euskal polizia, eta Israelgo estatua normalizatzeko estrategiaren artean; hortaz, ez da harritzekoa Bilboko eraso sionistak inpunitate osoz gertatu izana»
Maiatzaren 6tik 8rako asteburuan Hapoel Holon saski baloi talde israeldarrak Bilbo bisitatu zuen eta harekin batera 500 jarraitzaile inguruk. Hooliganak nabarmendu egin ziren Alde Zaharreko eta Bilbo Zaharreko karriketan zehar. Bertan auzokideak mehatxatu eta Palestinako banderak zituzten establezimenduak erasotu egin zituzten. Gertaera horiek analizateko Bizkaiko BDZ taldeko kide bat izan dugu solaskide aste honetako atalean, Shaila.
Read MoreBisitari gogaikarriak
Pasa den asteburuan Hapoel Holon saski baloi talde israeldarrak Bilbo bisitatu zuen, Asiako kirol taldea izanagatik, Europako lehiaketa bat jokatzera, eta harekin batera 500 jarraitzaile inguruk. Hooliganak ostiral goizetik hasi ziren Alde Zaharreko karriketan zehar kalejira probokatzailean, mugimendu sionistaren banderak erakutsiz, zalaparta ateraz eta jarrera mehatxagarrian. Nolanahi ere, hebrearrek ez zuten espero zuten harrera abegikorra […]
Read MoreLasai askoan
Israelgo Hapoel Holoneko zaleak Bilbon izan dira pasa berri den asteburuan Basketball Champions Leagueko lauko finala zela eta, eta istilu handiak sortu zituzten igandean Bilboko Alde Zaharrean. Sare sozialetako irudietan ikusteko aukera izan genuen nola Israelgo jarratzaile sionistak, kamisetak eta Israelgo banderak soinean zituztela ibili ziren hiriko kaleetatik eta nola igandean, altzari eta atariei eraso […]
Read MoreJaldia Abubakra: «Palestinatik urteak daramatzagu salatzen bertan erabiltzen diren zaintza masiborako teknologiak gero mundu osora esportatzen direla; Pegasus programa, kasu; eta horren aurkako erreakzioa ez dela behar bestekoa»
Uhintifada 430. Aste honetako atalean Jaldia Abubakra ekintzaile gazatarra eta espainiar estatuko diaspora palestinarreko kidea izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Abubakra, gainera, Masar Badil (Palestinako Ibilbide Iraultzaile Alternatiboa) ekimeneko kidea da, eta bere jardunean Palestinako eta Palestinarekiko nazioarteko elkartasun mugimenduaren gaurkotasunaren analisia egin digu.
Read MoreNisreen Mashaal: «Ez gara errefuxiatuak, errefuxiatuta gaude, eta egunen batean herrira bueltatuko gara, Israelgo okupazioak ezin baitu betiko iraun»
Uhintifada 427. Iragan martxoaren 26an Sodepaz erakundeak topaketa gastronomikoa antolatu zuen Donostiako Ardatza elkartean. Ekitaldian Nisreen Mashaal sukaldari palestinarrak hartu zuen parte. Mashaal Dheisheh kanpamenduko errefuxiatua da, Bethlehemeko eskualdean, eta bere jardunean Palestinako zenbait plater tipikoren prestaketaren inguruan argibideak eman zien bertaratutakoei. Horrez gain, sukaldaritza saioa aitzakia izan zen errefuxiatu palestinarren bizipenen berri emateko. Mashaalek Euskal Herrira egindako bisita probestu dugu, bide batez, Uhintifadako mikrofonootan elkarrizketatzeko.
Read MoreAlaitz Amundarain (BDZ): “CAF hemengo enpresa bat da eta guk ez dugu palestinarrak beraien lurretik botatzearen konplize izan nahi.”
Bihar Martxoak 30 arratsaldeko 19:00etan, “Palestinako lurraren eguna” oroitzeko elkarretaratzea egingo da Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan.
Read MoreM-15 CAF jaitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik!
Datorren martxoaren 17an Gasteizen “CAF, jeitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik” izeneko txostenaren aurkezpena burutuko da CAF enpresak Palestinako okupazioan duen esku hartzea bertan behera uzteko kanpainaren baitan. Gaian sakontzeko BDZ-ko kidea den Alaitz Amondarain elkarrizketatuko dugu.
Abestiaren erradiografian ‘Servano’ Rojavatik iraultzaren arima islatu nahi duen erresistentzia abestia aurkeztuko digu Iñakik.
Palestinaren erresistentziaz ari garela, gaurko kolaborazioan Rafeef Ziadeh poetisa palestinarraren lanaren lagin bat aurkeztuko digu Ester Muñozek.
Amaitzeko hitzak tartetxoan Engelsek Marxi bere hiletan eskeinitako berbak izango ditugu esntzungai.
Read MoreLubnah Shomali: «Israelek etengabeko Nakba burutu du, alegia, bertako populazio palestinarra bortzaz mugiarazi duen egiturazko indarkeria. Hau ez da gatazka bat, ez da “asentamendu” bat, kolonizazio hutsa da»
Uhintifada 425: “Palestinako okupazioa azaltzeko kontakizun berriak” mintegian kazetaritzako profesionalak eta Palestinaren aldeko ekintzaileak bildu ziren Palestinako okupazioari eta erresistentziari ematen zaien kazetaritza-trataeraren inguruan hausnarrean. Mintegiaren ardatza Lubnah Shomaliren solasaldia izan zen. Shomali Palestinako populazio errefuxiatuaren eskubideak artatzen dituen Badil Center erakundeko kidea da.
Read MoreMatthieu Jeuland: «Palestine Vaincra kolektiboaren ilegalizazioa Frantziako eskuin muturreko talde Israelzaleen difamazio kanpainia baten ondorioa da eta Europa osoan Palestinarekiko elkartasuna kriminalizatzeko kanpainia baten baitan kokatzen da»
Pasa den astean Gerald Darmanin Frantziako Barne Ministroak Palestina Vaincra (Palestinak Irabazi) kolektiboa ilegalizatzeko egitasmoa ezagutarazi zuen. Erabakia eskuin muturreko talde Israelzaleek burututako difamazio kanpainia baten ondorioa izan da, izan ere, Israelek Frantzian dituen jarraitzaileek jomugan jarri dute elkartasun talde hau. Taldearen jarduna Palestinarekiko elkartasun ekintzak eta konzientziatzio kanpainak antolatzera bideratuta dago; eta baita kolonialismoa, arrazakeria eta apartheidaren kontrakoak ere. Ilegalizazio iragarpen hau beste pausu bat izan da Frantziako gobernuak darabilen autoritarismo goradakadaren barruan, izan ere, azken aldian arrazakeriaren kontra diharduten beste hainbat erakunde eta ezkerreko komunikabide ere ilegalizatu dituzte edo ilegalizatzeko bidean daude.
Read MoreUhintifada 422: Tarik Jald: «Gazte palestinarrek halabeharrez dira aktiboak politika arloan. Edozein ume palestinarrek badaki zer den NBE, Nazioarteko Zuzenbidea, eta bere larruan pairatu ditu Giza Eskubideen urraketak»
Aste honetako atalean Al Yudur aurkeztuko dizuegu, espainiar estatuan bizi diren diasporako gazte palestinarren mugimendua. Kolektibo horren kezkak gertuagotik ezagutzeko Tarik Jald izan dugu solaskide, mugimenduko ordezkaria da Euskal Herrian.
Read MoreNi-ni
Ni-ni aktore txinatar bat da, bai, baita, gazteleraz, “ni estudia ni trabaja” egoeran daudenak izendatzeko terminoa. Badago ere beste fenomeno bat, ni-ni-ren inguruan eraikita. Ziurrenez betidanik egon dena baina egiaren osteko garai hauetan zabaldu eta indartu dena. Ez dut esango ezkerrean baina bai aurrerakoitasunaren barruan. Ni-ni, ninismoa. Izan ere, kezkagarria da sistemaren zapalkuntzaren ondorioz sorturiko […]
Read MoreUrte amaierako kronika faltan
Aurtengo urte amaiera ezohikoa izan da Hala Bedi eta 97.0 irrati libreetan emititzen den UHINTIFADA irratsaioan. Hamabi denboraldi dira uhinetan eta azkenengoetan tradizio bati eutsi izan diogu urteroko azkenengo emisioan, Belen herritiko zuzeneko gabon kronikari. Ez da bereziki erlijiosoak garelako, aitzitik, ezagutzen gaituenak ondotxo jakingo du aspaldi utzi geniola nobela fantastikoetako pertsonaiengan sinisteari. Baina, gure […]
Read More