DOKU-MENTALA: “Hated: GG Allin And The Murder Junkies” (1993) – Todd Phillips. ORBAIN KULTUR ELKARTEA (GASTEIZ)
Read MoreKoldo Alzola (BDZ Araba): “Palestinarekiko elkartasun eraginkorra boikotetik dator.”
BDZ kanpaina indartzeko batzar irekia izango da gaur arratsaldeko 19:00etan Gasteiz Txiki auzo elkartean.
Read MoreGasteizko Udalak Israelekin harreman komertzialak dituen euskal enpresa bat kontratatu du airearen kalitatea neurtzeko
Zehazki, emisio txikiko eremuan airearen kalitatea neurtzeko gailuak erosi dizkio Gasteizko Udalak Kunak enpresa nafarrari. Horrek Meteo-Tech konpainia israeldarrarekin hitzarmena dauka Israelen lehen banatzailea izateko.
Read More[ARGAZKI GALERIA] Elkartasun internazionalista eta deskolonializazio prozesua aldarriakatu dituzte Gasteizen, Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Egunean
Azaroaren 29an ospatzen da Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Eguna. 1947ko azaroaren 29an, NBEk Palestina Banatzeko Plana onartu zuen, eta mugarria izan zen sionismoa finkatzeko kolonizazio prozesuak aurrera egiteko. Palestinarekin elkartasun ekimenak data esanguratsu hau baliatu eta kalera ateratzeko deia egin du beste behin ere.
Read More[ARGAZKI GALERIA] Indarkeria matxistarik gabeko bizitza aldarrikatu dute Gasteizen azaroaren 25ean
Read MoreCELAC-UE gailurra: karabelen belak zabaltzen?
Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Erkidegoa (CELAC) eta Europar Batasuneko estatu eta gobernu buruek uztailaren 17 eta 18an Bruselan egindako goi-bilera aurreko goi-bileratik 8 urtera heldu da. 2015eko irudiak bilatzean, Evo, Correa, Rousseff, Santos, Merkel, Rajoy, Hollande, Tsipras… ikusiko ditugu. Denbora tarte horretan gertaera asko gertatu ziren. Eskuinak eta ultraeskuinak arnasa hartu zuten Abya Yala– Latinoamerikan […]
Read MoreTeresa Aranguren: «Bada okerreko ideia bat, kontakizun historiko objetiboa egiteko parte guztietako bertsioak bildu behar direla, baina ez da horrela, izan ere, badira bertsioak errealitatea estaltzeko propio sortuak direnak. Horixe da Israelgo bertsioa, gaur egun mendebaldeak ere onartzen duena, eta Palestinan herri bat dagoela ere ukatzen duena»
UHINTIFADA 462. Denboraldi honetako azken atalean udarako gomendio literario bat ekarri nahi izan dizuegu. Horretarako, aurkeztu dizuegu “Palestina. El hilo de la memoria” liburua. Teresa Aranguren kazetariak 2004an idatzi zuen eta duela gutxi berrargitaratua izan da, ahatik, 19 urte geroago ez du inolako gaurkotasunik galdu. Liburu honetan Arangurenek Palestinako kolonizazioaren historiaren errepasoa egin du; XIX. mendearen bukaeran mugimendu sionista hasi zenetik; garaiko indar kolonial boteretsuenarekin, Britania Handiarekin alegia, interes bertsuak izanik, Palestina historikoaren eremuan estatu judua ezarri zutenekotik pasata; gaur egun irauten duen herri palestinarra desagertarazteko garbiketa etniko kanpainia abian jarri zuten arte.
Read MoreEz zarete ongi eTOURriak!
Israel-Premier Tech taldearen presentzia normaltasunez onartzen badugu, Israelgo zurikeria estrategiaren ideologoak garaile aterako dira, horixe baita haien helburua, Israelgo apartheid erregimenaren anormaltasuna normaltasunez onartua izatea mundu mailan, haren krimen zitalak estaltzeko.
Read MoreSantiago Gonzalez Vallejo: «CAFeko zuzendaritza ez da oraindik jabetzen mundu osoko erakundeek haren kontrako boikot ekintzak bultzatzeak ekar diezazkiokeen ondorioez, eta hori areagotu egingo da. Guk justizia gure alde daukagu. Haiek aberastea beste helbururik ez daukate»
UHINTIFADA 461. Pasa den ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu zuen bere Beasaingo egoitzan, eta urtero bezala, Palestinarekiko elkartasun mugimenduak enpresa Jerusalem Ekialdearen eta hirigunearen artean eraikitzen ari den apartheid trenbidearen proiektua salatu zuen konpainiako inbertsiogileen bilkuraren aurrean. Bilkuraren barrualdean, bestetik, zenbait abots kritiko ere izan ziren eta galdegin zioten konpainiako zuzendaritzari azalpenak eman zitzan nazioarte mailan okupatutzat hartzen diren eremu horietan gerra krimen batean parte hartzeko erabaki estrategikoaren inguruan. Biltzarkide kritiko horien artean zeuden, besteak beste, Amnesty International erakundeko hiru kide eta gure aste honetako solaskidea, Santiago Gonzalez Vallejo. Gonzalez Vallejo ekonomilaria da eta Comité de Solidaridad con la Causa Árabe erakundeko kidea, eta horrez gain, CAFeko akzioduna ere bada, izan ere, duela lau urte enpresaren urteroko batzarrean parte hartu ahal izateko adina akzio erosteko erabakia hartu zuen.
Read More«Gaur bildu gara Beasainen CAFen negozioak palestinarren odolez zipriztinduta daudela salatzera, datorren urtean ez dugu protesta ekitaldirik antolatuko, CAF lurralde okupatuetatik erretiratu delako ospakizuna baizik»
UHINTIFADA 460. Pasa den ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu zuen bere Beasaingo egoitzan, eta urtero bezala, Palestinarekiko elkartasun mugimenduak enpresa Jerusalem Ekialdearen eta hirigunearen artean eraikitzen ari den apartheid trenbidearen proiektua salatu zuen konpainiako inbertsiogileen bilkuraren aurrean. Batzar hori foro egokia izan zitekeen enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodunei nazioarteko legedia urratuz eta okupaziopeko eremuetan zehar eraikitzen ari den azpiegitura ilegal horren inguruan, baina, beste behin ere, ezikusiarena egin zuten etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. Hor, ordubetez aritu zen Uhintifada irratsaioa, aire zabalean, aldarrikapen eta festa giroko jardunaldi horretara ekarpen xumea egiten.
Read MoreSantiago González Vallejo: «CAFek erantzun erabat zinikoa eman die Kontakturako Nazio Puntuak eskatutako txostenei, adierazi die inbertsiogileei tranbiaren proiektua Israelen jorratuko dela, baina gauza nabarmena da trenbidearen ibilbidea Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetan zehar doala»
UHINTIFADA 458. Datorren ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu du bere Beasaingo egoitzan. Espero liteke topagune hori foro egokia izatea enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodun eta inbertsiogileei nazioarte mailan eskuartean darabiltzan proiektuen inguruan; besteak beste; nazioarteko legedia urratuz, eta okupaziopeko eremuetan zehar, konpainia gipuzkoarra Jerusalem Ekialdearen eta Jerusalemeko hirigunearen artean eraikitzen ari den tranbia linearen inguruan. Baina, zantzu guztien arabera, beste behin ere, seguruenik, ezikusiarena egingo dute etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. 2019an Israelgo administrazioak eremu palestinarrean ilegalki okupatutako koloniak azpiegitura egonkor batez hornitzeko proiektuaren kontratua esleitu zien CAFek eta Shapir konapinia israeldarrak osatutako patzuergoari, proiektua nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa bada ere. Gogoratu behar da Shapir, CAFen bazkidea, NBEren zerrenda beltzean dagoela, Palestinako okupazioarekin aberasten den enpresetako bat delako. Kontu honetaz hitz egiteko Santiago Gonzalez Vallejo ekonomilaria gonbidatu dugu Uhintifadako mikrofonootara. Gonzalez Comité de Solidaridad con la Causa Árabe erakundeko kidea da.
Read MoreNakbaren 75. urteurrenean, Palestinaren askatasuna aldarrikatu dute Gasteizen
Elkarretaratzea egin dute Israelen okupazioaren aurka, BDZ mugimenduak deituta.
Read MoreMOBILIZAZIOA. “MAIATZAK 15. PALESTINAREN NAKBAREN EGUNA (HONDAMENA)”. EUSKAL HERRIKO BDZ (GASTEIZ)
Palestinako herriaren erresistentziaren 75. urteurrena
Read MoreLidon Soriano: «Rachel Corrie erail zutenetik 20 urtera, eta sarbidea gero eta murriztuago dagoen arren, garrantzitsua da Palestinara joaten jarraitzea, euren erresistentziaren testigantza emateko»
UHINTIFADA 454. Iragan martxoaren 16an 20 urte bete ziren Rachel Corrie ekintzaile estatubatuar gaztea erail zutenetik. Corrie Rafah eskualdean zegoen, Gazako hegoaldean, palestinarren etxebizitza bat birrintzekoa zen Israelgo armadako bulldozerraren ibilbidea oztopatu nahian, ibilgailu militarrak zanpatu eta hil zuenean. Bi hamarkada geroago oraindik ez da erailketa horren inguruko erantzunkizunik zuritu. Corrie Israelgo armadak Palestinako lurraren barruan erail zuen lehenengo nazioarteko ekintzailea izan zen, eta gerora beste batzuk ere izango ziren. Gertaera hura oroitzeko Lidon Soriano izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan. Soriano ekintzaile beteranoa da eta Komite Internazionalistak Palestinan antolatu dituen brigadetan koordinatzaile lanetan ibilitakoa.
Read More