Urrutiko patatak hamalau
Gaurko egunez, Martxoaren 30ean, Palestinako Lurraren Eguna oroitzen da mundu osoan. Borroka jardunaldi honetan Israelgo erregimenak 1976an Galileako populazio palestinarren aurka zuzendutako eraso odoltsu bat ekartzen da gogora. 1948az geroztik okupazio sionistaren menpe zirauen Palestinako iparraldeko eskualde horretan greba orokorrerako deia egin zuten bertako palestinarrek etengabeko lur-desjabetzearen aurka eta erregimeneko armadak manifestarien kontra oldartu, zazpi […]
Read MoreLuz Gomez: «7 urte zituela Darwishek bere etxetik ihes egin behar izan zuen atzean ohea bero eta irratia piztuta utzita. Berea istorio pertsonala da, baina baita 1948tik palestinarrek pairatzen duten hondamendi-historia kolektiboaren parte bat ere»
UHINTIFADA 452. Martxoaren 13an Mahmud Darwish idazle palestinarraren jaiotzaren urtemuga oroitzen da. Darwish egile maitatu eta itzal handikoenetakoa da Palestinan zein Palestinatik kanpo, eta Uhintifadan probestu nahi izan dugu efemeridea literatura palestinarreko autore ospetsu hau hobeto ezagutzeko. Alde batera utzi dugu azken asteotako aktualitate lazgarria, sionismoak Zisjordania gainean burututako ofentsiba latzak baldintzatuta, eta Palestinako kulturaren pertsonaia erreferente hau izan dugu hizpide, izan ere, bere urtemugaren bueltan Ediciones del Oriente y el Mediterraneo argitaletxeak idazlearen azken urteotako elkarrizketak biltzen dituen liburua kaleratu du: “El poeta troyano. Conversaciones sobre la poesía de Mahmud Darwish”. Palestinako literaturaren egile hau gertuagotik ezagutzeko Luz Gomez izan dugu solaskide gure mikrofonootan, liburuaren ekoizle eta itzultzailea.
Read MoreEgiptorako espedizioen eta Euskal Herriko indusketen artean
Bibat museoan egon ostean, Arkeologi Museoan Bilbon dagoen erakusketa bati buruz hitz egin nahi dizuet1. XX. mende hasieran, Gasteizko elizbarrutiko kide batzuek Bilboko Urkixotarrekin eta beste handiki batzuekin batera, Ekialde Hurbilera eta Egiptora bidaiak antolatu zituzten. Hasieran euskal herritar ugari joaten ziren eta, ondoren, Espainiar estatutik ea Hego Ameriketatik ere. 200 pertsonatik gora joaten ziren, […]
Read MoreDaniel Lobato: «Kongresuko delegaritzak Israelgo Rafael armagintza enpresara egin duen bisita egitasmo baten barruan kokatzen da, eta Espainia mundu osoan Israelgo gerra produktuak zabaltzeko abiapuntu bilakatzea du helburu»
UHINTIFADA 451. Aste honetako atalean gure ohiko kolaboratzaileetako bat izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan, Daniel Lobato, Palestinako eta Ekialde Hurbileko egoeraren azterlaria. Harekin hitz egiteko asmoa iragan urtarrilaren 21ean El Salto egunkarian argitaratu zuen erreportai baten haritik dator. Bertan, Espainiako Kongresuko diputatuen delegaritza batek Israelgo Rafael armagintza enpresara egindako bisita aztertu zuen, izan ere, Defentsa Ministerioa konpainia horrekin milioi askotako kontratua sinatzeko bidean dago. Nolanahi ere, bere jarduerako zati handi bat aktualitateko beste zenbait gai aztertzera ere dedikatu du, hala nola, pasa den astean Israelgo okupazio armadak Zisjordaniako Nablus hirian burutu zuen sarraskia, edo Madrilgo Unibertsitatean Israelgo enbaxadorearen bisitaren aurka antolatu zuten protestaldia. Manifestazio horretan Palestinaren aldeko bi lagun atxilotu zituzten eta Israelgo delegaritzako kide batek pistolaz mehatxatu zituen protestariak.
Read MoreMazzed Khalilia: «Txikitan, Jeninen, ikusi nuen nola soldadu batek gure ama bere M16 fusilaz kolpatu eta saihetsak apurtu zizkion. Egoera horretan hazi dira pasa den astean Jerusalemen erresistentzia ekintzak burutu zituzten gazteak»
UHINTIFADA 448. Iragan urtarrilaren 26an Israelgo armadak sarraski odoltsua burutu zuen, beste behin ere, Jeningo errefuxiatuen kanpamenduan. Erasoan 11 lagun erail eta hogeitik gora zauritu zituzten. Triskantak erresistentzia ekintza isolatu kate bat eragin du Zisjordanian eta Jerusalemen, eta okupazio indarrek bortizki erantzun dituzte palestinarren oldarraldiak. Bestetik, Israelgo eskuin muturreko gobernuak lege erreforma berriak iragarri ditu, bertako populazio palestinarraren askatasuna areago murrizteko, besteak beste, zigor kolektiboak proposatu dituzte erresistentzia ekintzetan parte hartu duten ekintzaileen senitarteko eta ingurukoen kontra, eta kolonoen artean armen erabilera liberalizatzea ere ebatzi dute. Zisjordaniako, eta bereziki Jeningo, testuinguru historikoa eta gaur egungo egoera aztertzeko Mazzed Khalilia izan dugu gonbidatuta gure mikrofonootan. Khalilia Kataluniako palestinarren komunitateko kidea da eta Jeninen du sorterria.
Read More«Jordan ibarrean eraikitzekotan etxebizitzak birrintzen dizkiete palestinarrei, baina aldi berean, erresistentzia eta disidentzia ekimen asko daude»
Aste honetako atalean Uhintifadako mikrofonootan Dunia eta Eider izan ditugu solaskide, Sare Lesbianista kolektiboko kideak. Iragan udazkenean Unadikum erakundeak Palestinara antolatutako brigada batean hartu zuten parte, olibaren uzta bilketaren garaiaren testuinguruan. Haiekin hitz egin dugu, hain zuzen ere, bidaia horren barruan Jordan ibarrera egin zuten bisitari buruz, eta Zisjordaniako eskualde horretako okupaziopeko errealitateari buruz.
Bestalde, aktualitatearen errepasoan Jeningo errefuxiatuen kanpamendutik iritsitako azken albisteetan jarri dugu arreta, urtarrilaren 26ko goizaldean okupazio armadak sarraski odoltsua burutu baitu bertan.
Bat gehiago
Inoiz Palestinan izan bazara, bertan osatutako whatssap talderen batean egongo zara, eta egunero goizaldean bidalitako mezuak jasoko dituzu. Nablus, Hebron, Jerusalem, Belenen… edo beste herriren batean atxilotutako gazteen bideo eta argazkiekin gehienetan eta hildakoenekin beste askotan. Urtarrilaren 17an, aurreko asteartean, Belal Adel Jado atxilotu zuten Aida errefuxiatu gunean, bertan izan garen askoren laguna eta Amal […]
Read MoreJuani Rishmawi: «Adore handia eman zidan [Israelgo presondegi militarrean nengoela] espetxekide musulmanek prestatu zidaten prestatu zidaten Gabon festa, bakarrik ez nengoela erakutsi zidaten»
UHINTIFADA 445. 2022ko Uhintifadako azken atalean gure irratsaioko aspaldiko tradizio bat berreskuratu bahi izan dugu, alegia, urteari Belenetiko kronikarekin amaiera ematea. Duela urtebete, ezinbestean, ezin izan genuen egin, izan ere, egun horietan Beit Shaour-en, Belengo eskualdean (Zisjordania), dugun ohiko kolaboratzailea, Juani Rishmawi, 13 hilabeteko zigorra betetzen ari zen Israelgo espetxe militar batean.
Read MoreArrakastaren errezeta etika faltan datzanean
Ez naiz ni Arabako Merkataritza Ganbarako webgunearen zaletua, hain zuzen ere, zertarako kontrakoa esan. Areago esango dizuet, ez nekien webgune hori existitzen zenik ere, harik eta duela hilabete inguru ezagun batek bertan argitaratutako deialdi bat whatsappera bidali zidan arte. Iragarkiak enpresarien erakundeak antolatutako jardunaldi bitxi baten berri ematen zuen: Israel, enpresarien sorlekuaren arrakastaren errezeta. Eta […]
Read MoreAgus Gorbea: «Palestinara brigadista lanetan bidaiatu aurretik baneukan informazioa, baina ikusi arte ezin nuen imaginatu hainbesteko ankerkeria eta inpunitatea izan zitekeenik»
UHINTIFADA 444. Udazkeneko sasoiaren testuinguruan Palestinan urtero izaten da olibaren uzta garaia. Mendetako tradizioa duen jarduera hori ogibide nagusia izan ohi da milaka famila palestinarrentzat, baina azken hamarkadetan arrisku handiko jarduera bilakatu da, kolonoen talde kontrolgabeek nekazarieei eraso egin ohi dietelako olibak biltzeko lanetan diharduten bitartean. Hori dela eta, nekazari palestinarrek urteak daramatzate ekintzaile internazionalisten laguntza eskatzen, hara joan eta euren presentziaz jarduera arriskutsu horretan babesa eman diezaieten. Unadikum deialdi horri erantzuten dion erakundeetako bat da. Urtero brigadak antolatzen dituzte, olibaren uztaren bilketan ari diren nekazariei laguntzeaz gain, ibilbide politiko bat egin eta okupaziopean bizi diren palestinarren testigantzak jasotzeko. Aste honetako saioan brigada horietako baten parte hartzaile batekin hitz egin dugu, Agus Gorbearekin. Gorbea Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko militantea da eta iragan urrian ibili da Palestinan brigadista lanetan.
Read MoreNola da Gasteiz sionismoaren konplize?
Israelen aurkako BDZ mugimenduak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeek antolatuta, Palestinaren egoerari buruzko jardungo dute asteazkenean, azaroak 30, Agus Gorbea eta Ester Muñozek Gasteizen, Hala Bedi tabernan egingo den hitzaldian.
Read MoreDaniel Lobato: «Israelgo erregimena saiatzen ari da ahalik eta gehien murrizten nazioartekoen sarrera, aparheidaren menpe bizi den populazio palestinarraren testigantza jaso ez dezaten»
Uhintifada 439: Azken hilabeteotan goraka egin dute modu kezkagarrian Israelgo armadaren ekintza errepresiboek Zisjordanian eta, testuinguru horretan, aste honetako atalean Nablusera jo dugu telefono bidezko elkarrizketan, bertan baitabil Unadikum erakundeko brigada bat. Daniel Lobato brigada horretako koordinatzailea izan dugu solaskide gure mikrofonootan.
Read MoreSofia García:«Israelek gizateriaren aurkako ekintza sistematikoak burutzen ditu zapalkuntza testuinguru instituzionalizatu baten baitan, horixe da apartheid krimena; eta CAFek, zeharka, etekina ateratzen dio Giza Eskubideen urraketa horri»
Uhintifada 438: Otsailean Amnesty International erakundeak Isaelgo estatua apartheid erregimena dela salatzen duen txostena kaleratu zuen. Argitalpena 2017an abiatutako ikerkuntza lan luze eta neketsu baten emaitza izan zen. Ikerketa horretan bildu zuten dokumentazioak agerian utzi zuen ordurako Palestinako zein nazioarteko beste eragile askok duela urte askotatik salatzen zutena: Israelek gizateriaren aurkako ekintza sistematikoak burutzen dituela, zapalkuntza testuinguru instituzionalizatu baten baitan egiten duela, eta hori apartheid krimena dela.
Read MoreJaldia Abubakra: «Miresgarria da Gazako jendearen erresistentzia gaitasuna. Oinarrizkoena falta bazaie ere, eta aire zabaleko kartzela batean bizi izanagatik, bizimodu duin bati eusten jarraitzen dute»
Uhintifada 437: Aste honetako atalean Gazako egoera jarri dugu arretaren jomugan, izan ere, iragan abuztuan Israelgo okupazio armadak beste eraso bat burutu zuen kostaldeko eskualdearen kontra, eta 50 lagunetik gora hil zituen. Oraingo honetan Jaldia Abubakra ekintzaile palestinarra izango da Uhintifadako mikrofonootara egunerokotasuneko kronika ekarriko digun solaskidea. Abubakra Palestinako diasporako kidea da. Gazan jaio zen, 48an okupatutako eremuetan kokatutako Beerseba herritik erbesteratutako errefuxiatuen familia baten baitan. Gainera, Masar Badil (Palestinako Ibilbide Iraultzaile Alternatiborako Mugimendua) mugimenduko sortzaile eta bultzatzaileetako bat da.
Read More